Gose arrasatearren arrakastea

Bizkaie! 2006-08-21 02:00   Musikea

Arrasateko Gose taldeak Bartzelona urian hiru kontzertu eskaini ditu abuztuaren 15, 16 eta 17an, eta atara daitekeen ondorio bakarra berba batek adierazoten dau: arrakastea.

Arrasateko Gose taldeak Bartzelona urian hiru kontzertu eskaini ditu abuztuaren 15, 16 eta 17an, eta atara daitekeen ondorio bakarra berba batek adierazoten dau: arrakastea.

Abuztuaren 15ean Bartzelonako Gracia auzoko jaietan jo eben (Ateneu La Torna) eta jenteak ez eban izan taldeaz gozetako aukera handiegirik izan, euri zaparrada itzela izan zalako tartean, baina gogoagaz itxiko ebezan seguru ikusle eta zaletuak, ze 16an Bartzelonako Apolo aretoan jo eben (10 euroko sarrera) eta 750 lagun pasau ziran leihatilatik. Euskaldunak, kataluniarrak, greziarrak, alemandarrak, frantziarrak, italiarrak, poloniarrak, baina danak sano gustura. Gau arrakastatsua izan zan eta disko bakarren batzuk be saldu ebezan entzuleen artean. Abuztuaren 17an Graciako jaietan (Ikastola) jo eben jai alternatiboen barruan.

Gose taldearen triki eta elektronikearen buztarketeak gero eta lagun gehiago txunditzen ditu. Hirukoa Euskal Herriko musikagintzan zein kanpoan gero eta leku zabalagoa egiten ari da.

Gose talde arrasatearraren hurrengo kontzertua Elgoibarreko jaietan izango da abuztuaren 24an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu