The Original Blues Brothers Band taldeak Iruñean eta Zornotzan joko dau
2006-07-07 02:00 MusikeaThe Original Blues Brothers Band taldeak Euskal Herria bisitauko dau bere 25. urteurrena ospatzeko antolaturiko munduko birearen barruan; Iruñeako San Ferminen barruan, kontzertua eskainiko dabe garagarriaren 13an, eta Zornotzako jaietan be izango dira hilaren 16an.
The Original Blues Brothers Band taldeak Euskal Herria bisitauko dau bere 25. urteurrena ospatzeko antolaturiko munduko birearen barruan. Gauzak holan dirala, Iruñeako San Ferminen barruan, kontzertua eskainiko dabe garagarriaren 13an, eta Zornotzako jaietan be izango dira hilaren 16an.
Munduko talde imitatuenetakoa da Blues Brothersena, eta, beti bezela, traje eta betaurreko baltzakaz taularatzen dira, 'Everybody Needs Somebody', 'Soul Man' edo 'Sweet Home Chicago' lako abesti ospetsuak kantetan. Taldea eratu zanetik mende laurena pasau danean, The Blues Brothers Band-ek errepidean jarraitu gura dau eta urtemuga hori ospatzeko mundu mailako birea antolatu dabe, jatorrizko zenbait musikari batuz, besteak beste, Steve 'The Colonel' Cropper (gitarra bakarlaria), Alan 'Mr. Fabulous' Rubin (tronpeta jolea) eta Lou 'Blue Lou' Marini (saxofoia). Danetara, hamar musikari agertzen dira eszenatokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!