Musika udalekuak Bilbon
2006-05-16 02:00 MusikeaBilboko eta inguruetako gaztetxuentzako hitzordu berezia garagarrilean musikeagaz.
Bilboko eta inguruetako gaztetxuentzako hitzordu berezia dago garagarrilean musikeagaz. Izan be, BilbaoMusika erakundeak Musika Bai! izeneko musika-udalekuak antolatu ditu. Bilboko Udal Musika Eskolan, Santutxun, oporraldia eta musikea buztartzeko aukerea izango dabe gaztetxuenek. Hori bai, udaleku bereziak izango dira, goizez baino ez.
Ekimena Bilboko udaletxean aurkeztu dabe eta bertan izan dira Jon Sanchez Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saileko zinegotzia; Alvaro Garcia, Bilboko Musika Eskolako zuzendaria eta Sonsoles Lopez-Mora, Chopin Studioko arduraduna.
Taldeak
Pasa dan urteko arrakastea kontuan izanda, aurten talde bi antolatuko dira, bata garagarrilaren 3tik 14ra bitartean eta bestea 17tik 28ra. Holan, 4 urtetik 11 urte bitarteko 150 neska-mutilek hartu ahal izango dabe parte udaleku bereziotan, igaz baino 90 gehiago.
Egitaraua
Ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan, Alvaro Garcia Bilboko Musika Eskolako zuzendariak jakinarazo dauen legez, ‘udalekuon helburua musikea sentidutea, ezagutzea, interpretetea eta musikeagaz alkarbiziten ikastea da’. Holan, Chopin Studioaren laguntzinoagaz (irakasleak eta klaseak eurak antolatu ditue), umetxuei honako eskaintza hau zabaldu deutse:
9:30-10:20: Musikea, kontzertu didaktikoa.
10:25-11:15: Espresioa, jokuak eta soinketea.
11:15-11:45: Atsedena eta hamaiketakoa.
11:45:12:35: Jantzea eta koreografiak.
12:45-13:30: Kantua, entseiu korala.
Txanda bakotxaren akabueran, umetxuek kontzertu berezia eskainiko dabe Bilborock aretoan.
Prezioa eta izena emoteko jarraibideak
Bagilaren 29an, eguena, 18:30ean, umeen gurasoek edota tutoreek udalekuen ganeko batzarra izango dabe informazino zehatzagoa jasoteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!