Guns N´Roses Bilbao Live Festival jaialdian

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Musikea

Garagarrilaren 14an, Guns N'Roses talde amerikarrak joko dau Bilbao Live Festival jaialdian. Ganera, Pretenders eta Placebo musika-talde ezagunak be izango dira.

Garagarrilaren 13tik 15era, Bilbao Live Festival jaialdiak mundu osoko hainbat musika-talde ezagun batuko ditu Bizkaiko uriburuan. Besteak beste, Guns N'Roses talde amerikarrak joko dau hilaren 14an Kobetamendin.

Daborduko 35 taldek baieztu dabe Bilbon izango dirala baina programea oraindino ez dago guztiz zarratuta. Antolatzaileek aurreratu dabenez, hainbat talde ezagun gehiago etor daitekez.

Gun N'Roses taldeaz gan, Pretenders eta Placebo musika talde ezagunak be Bilbon izango dira. Horreekaz batera, Ojos de Brujo, Ben Harper edo musika elektronikoan nagusi dan Vitalic taldea be jaialdian egongo dira, besteak beste. Hemengo taldeen artean, El Inquilino Comunista eta Zodiacs bizkaitarrak dira nabarmenenak.


Kontzertu-gunea

Kontzertuak Kobetamendin izango dira. Bertara heltzeko, autobusak antolatuko dira Bilbotik. Bertan, arratsaldeko 16:30etatik goizaldeko 03:30ak arte zuzeneko emonaldiak izango dira. Hiru karpa be jarriko ditue.

Bonoak aste honetan jarriko dira salgai, 75 euroan.

Bilbo Live Festivalak lau miloe eurotik gorako aurrekontua dauka eta kontzertuetan 15.000 ikus-entzule batzea espero dabe antolatzaileek.

www.bilbaolive.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu