Póg Mo Thón mungiarren diskoa Babelmusik zigilu barriaren eskutik
2006-05-08 02:00 MusikeaPog Mo Thon talde mungiarrak lehenengo diskoa plazaratu barri dau: Itzalitako argi bakoitzeko. Lana Babelmusik zigilu barriaren eskutik dator, masterizazinoa Alan Douchesegaz New Yorkeko West West Side Musicen egin ostean.
Pog Mo Thon talde mungiarrak lehenengo diskoa plazaratu barri dau: Itzalitako argi bakoitzeko. Lana Babelmusik zigilu barriaren eskutik dator, masterizazinoa Alan Douchesegaz New Yorkeko West West Side Musicen egin ostean. Izan be, garrantzi handia emon deutsagu masterizazinoari; diskoa ahalik eta zehatzen preparetan ahalegindu gara eta horretan inbertidu dogu dirua, zehaztu eban aurkezpen ekitaldian Beñat Fuentes gitarra joleak. Beragaz batera, Julen Badallo bateria, Markel Etxebarria ahotsa, Antonio Perez ‘Kaska’ gitarrea eta Juanma Bravo bajua egon ziran diskoetxeko ordezkariakaz batera.
Rock talde legez definiduten dira baina eragin askogaz. Jente askoren eretxiak entzun ditue kantak sortzen egondako denporaldian. Ostean, Andoaineko Garate estudioetan grabau eben lana, gure estiloari lotutako estudioa dalako. Talde mungiarrak urteak daroaz musikearen munduan. Aurretik, maketa bi atara zituan eta 2004an El otro lado lan luzea plazaratu eben. Lan horri esker Euskadi Gazteko XIV. maketa lehiaketako publikoaren saria irabazi eben.
Letrei be garrantzi berezia emon deutse eta, holan, Igor Estankona eta Gotzon Barandiaranen lan bi topau daitekez Itzalitako argi bakoitzeko diskoan. Izena bera be Gotzon Barandiaranen Arrakalak liburutik atara eta moldatutako poema baten izenburua da. Erdiak bizkaieraz idatzi doguz, geuk bizkaieraz egiten dogulako; beste erdiak batuaz dagoz, zehaztu eban Fuentesek. Berak eta Markelek idatzi ditue kantak, eguneroko kontuen ganean’. Azken emoitzea ez da kanta soilen bildumea, kontzeptu bakarra baino. Onena, diskoa entzutea edota kontzerturen batera joatea izango da. Maiatzaren 15ean zigiluaren eta talde mungiarraren aurkezpen ofiziala izango da Usansolon, Harrobi taldeagaz batera (BabelMusik-en bigarren taldea). Ostean, Zamudion, Diman, Busturian eta beste hainbat herritan izango dira mungiarrak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!