The Sisters of Mercy taldeak Bilboko Santana 27 aretoan joko dau maiatzaren 14an

Bizkaie! 2006-05-04 02:00   Musikea

Askorentzat azken 20 urteetako eragin handieneko taldea da The Sisters of Mercy.

The Sisters of Mercy taldearen kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da eta sarrereak, aurretiaz erosi ezkero, 25 euroko prezioa dauka (30 euro leihatilan), Riff Produkzinoak etxeak jakinarazo dauenez.

Askorentzat azken 20 urteetako eragin handieneko taldea da The Sisters of Mercy. Metal gotikoaren edo giro makurraren zaleek kultuzko taldetzat daukie, 1980an sortu zanetik bere ibilbide guztian zehar hiru 'benetako' disko kaleratu ez dituan arren: First And Last And Always (1985); Floodland (1987); eta Vision Thing (1990). Ondoren, beste bi bilduma kaleratu zituen: Some Girls Wander By Mistake (1992) eta A Slight Case Of Overbombing (1993).

Gaur egun, The Sisters Of Mercy, Andrew Eldritch (ahotsa), Doktor Avalanche (bateria), Nurse (baxua), Chris Catalyst (gitarra) eta Ben Christo (gitarra) dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu