Gasolindegiak eta sakelako telefonoak

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   txutxu-mutxuan
Orduan zer pasetan zan benetan? Ba, arropea tapizeriaren kontra igurdikeran, elektrizidade estatikoaz beteten ziran. Eta karga hori nahikoa zan txinparta bat sortzeko, eskua edo arropea behar beste hurreratzen baeben gasolina-hornitegiko metalezko aldera. Txinparta horrek bizten eban hornitegia inguratzen eban gasolinaren lurruna. Edozelan be, 'mini-sute' hori ez zan nahikoa gasolindegiaren txorrota nagusia isiotzeko, horrek askoz be energia handiagoa behar daualako (gogora ekarri behar da gasolina oso hoztaile ona dala). Kontua zan txinpartea sentidukeran mangerea arin be arin askatzen zala eta horrek ...

'Pasinoak' 20 miloe dolar inguru batu zituan estreinaldian

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Zinemea
Gibson-ek pagautakoa Pelikula hau, Gibson-en esanetan, ebanjelioen berbarik berbako bertsinoa dana, merkatuan 4.000 kopia ipinita estreinau zan Estadu Batuetako zinemarik gehienetan. Banaketea, beraz, ikaragarria izan da, obra hau independentetzat jo dala kontuan hartzen badogu, Gibson-ek oso-osoan finantzau dauela, bere poltsikotik 30 miloe dolar atarata. Emonaldietan be hainbat ezbehar izan ziran, esate baterako andre baten heriotzea, filma ikusi bitartean. Ganera, nahiko kritikatua izan da irudien gordinkeriagaitik. Hildakoak, 50 urte ingurukoak, bihotzekoa izan eban goizean egindako emonaldi horreetariko baten, Kansasen. 'Pasinoa ...

Something's gotta give

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Zinemea
Nahiko absurdoa izaten da pelikula bati balio handiegia emotea antzezleak onak eta ospetsuak diralako, baina, era berean, hori baizen zentzunbakoa da antzezleen behar finari entzutea kentzea, filma makala danean. Hori berori pasetan da komedia erromantiko honetan. Antzezleen jarduna on-ona da, batez be, Diane Keaton-ena, baina filma ez dago antzezleen maila berean. Pelikulea lar zuzena eta egokia da, topiko gehiegi erabilten ditu eta oso erraz aurreikusten da. Komertzialtasunari disimulu barik begiratu deutsie eta horrek produktua behar baino gehiago ahuldu dau. Guztiagaz ...

Logela Multimedia-ren eskutik “ohe haundi bat”

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Musikea
Esperimentazinoaren eta sormenaren bidean, era horretako esperientziak sano interesgarriak dira eta musikearen arloa aberasteaz ganera, arte adierazpide asko buztartzeko eta indartzeko balio dabe. Gauzak holan, musikeagaz zein beste adierazpide batzuekaz esperimentetea arriskutsua izan daiteken arren, era koherentean egin ezkero, oso aberasgarria da. Logela Multimediaren filosofia ekoizpen digitalak eszenaratzea da baina informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen euren direkzinoa: http://www.logela.org Gotzon Uribe

The Jeevas. Cowboys & indians. Mushroom Pillow

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Musikea
Air: 'Talkie Walkie' Elektronika munduan dabilen Frantziar bikotea. Orain urte batzuk, 1998an 'Moon Safari' deituriko diskoa plazaratu eben, oso gomendagarria nire uste apalean. Soffia Coppola zine zuzendariagaz lan egindakoak dira 'Virgine Suicides' pelikulan eta baita 'Lost in Translation' film estreinau barrian. Gaur egun, bazter guztietan zabal dabilen musika elektronikoaren munduan, disko bikaina da. Bertan, melodía leunak ugari topauko dozuez eta intimidadea beharrezkoa izaten dan momentuetarako oso aproposa dala pentsetan dot. Gotzon Uribe

Internetek usaina ekarriko dau

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Personeak daukazan bost zentzuak garrantzitsuak dira biziraupenerako, euretariko bat faltan euki ezkero bizimodu barri batera moldatu beharko ginateke ta. Imajinau be eztot gura egin zer pasauko jatan amumaren arroz-esnea sutan goiz osoa dagoanean, usaindu ezingo baneu. Euskaldunok janari kontuetan apartak garala esan beharrik ez dago, eta irakurleon artean bat baino gehiago egongo da ezkaratzean dagoan lapikoko usaina hartzen. Guretzat, behintzat, eskertzekoa da enpresa britainiarraren egitasmoa. Halan da be, gauza danatan legez, beti egon behar da ‘baina’-ren bat. Anbientadorearen prezioa ...

Sekretuak ondo gordeta ez badagoz akabo

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Microsoft enpresea bigarren atal honegaz lehenengoagaz baino arduratuago dago. Dana dala, nahiz eta argitaratutako kodeketea nahiko ugaria izan, Windows sistemearen kode osoagaz konparauta oso atal txikia da: Internet-en jarri danak 203 Mb-eko neurria dauka eta Windows sistema operatiboaren kode osoak 40 Gb edo daukazala susmatzen da (1 Gb = 1000 Mb ). Beste aditu batzuei lehenengo puntuak eragiten deutse burukominik handiena: seguridadearen arazoak hain zuzen be. Kontuan hartu, Internet beraren oinarrienetan ordenagailu serbidoreak dagoz eta ordenagailuok (gehienak) Windows 2000 edo Windows NT ...

Elikadurea adinez aurrerantza goazenean

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Jan edanak
ELIKADURA HIRUGARREN ADINEAN 1) Energia edo kaloria beharrizanak txikitu egiten dira. Alde batetik, normalean gitxiago mobitzen garalako eta beste batetik, urteak pasetan diran neurrian gure gorputzaren konposizinoa aldatu egiten dalako. Hau da, muskulua koipe bihurtzen doa modu natural baten eta honek egunean zehar kaloria gitxiago behar izatea eragiten dau. Horregaitik, gehienetan, urte gehiago daukaguzan neurrian, gitxiago jaten dogu, berez. 2) Ur nahikoa edan behar da Nagusiagoak egiten garanean, egarria sentitzeko ahalmena bajau egiten da eta batzuetan ur gitxiegi edaten dogu ...

Teknologiari esker aberatsen artean

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Oraintsu argitaratu dan zerrenda horretan, 587 kide dagoz, pasa dan urtean argitaratutako zerrendan baino 64 gehiago. Honen ondorioa zein izango ete da ba? Zoritxarrez mundu honetako aberastasuna nahiko txarto bananduta dagoala. Teknologiaren munduan, dirua sendo dabil. Horren erakusgarri: Internet-en pasa dan urtean publizidadean egin dan inbersinoa da: estadu mailan bakarrik, 74,6 miloi eurokoa izan da, 2002an baino % 4,8ko igoerea beraz (Espainian pasa dan urtean 5.570 miloi euro gastau ziran publizidade lanetan). Gotzon Plaza, Informatikoa.

Idiazabal gaztaiaren espumea

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Jan edanak
Osogaiak:  700 gr. Esne-tela.  200 gr. Idiazabal gaztai keztatua.  Gatz apur bat. Zelan egin: Ikusten dozuenez osogai gitxigaz ta tresna berezi horreekaz espuma bat lortzeko kapaz izango gara. Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atarako dogu ta hozten itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu ...

Internauten umore ona (edo txarra)

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Internauten umorearen beste aitamen bat: oraintsu sortu da http://www.puedoprometeryprometo.com web gunea. Horren helburua, hauteskunde-kanpainan politikoen aldetik entzungo doguzan agindu eta eskaintza guztien saku bat izatea da. Hor batuko dira sekulako promesa guztiak eta hauteskundeak pasau ta gero zelakoak diran ikusiko dogu. Baina leku serioa izateko asmoa be badauka, izan be, eztabaidarako foro zabala eta edegia eskaintzen jake internautei. Gotzon Plaza, Informatikoa.

'Alkarregaz heldu', Ibilaldia 04ko kantua prest

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Musikea
'Alkarregaz heldu' (Fredi Paia) Ahate oinak taularen ganean Ule luze beilegia olatuen artean Itsosoak Barinatxen jotzean Euskara daroa bitsean. Urrezko orraziaren dizdira Lamine dau urezko ispiluari begira Ibaizabaletik Kantaurira Ibilaldira!, Ibilaldira!! Itsosoak olatuak dakaraz Belaunaldiz belaunaldi herri honek euskaraz Kantu, dantza, barre eta jolas Heldu alkarregaz, heldu alkarregaz (leloa) Bizkaiko ikastolen jaialdian Ander Deuna ta Betiko abian Alkarregaz heldu ibilaldian Gure berbak aurrerantza dagian Itsosotik salto hondartzara Labarretik gora doaz Lamine ta euskara Itsasgora datorren erara Olatuetatik plazara. Plaza jendez ...

Munduko ardao libururik onena: Mikel Garaizabalek idatzitakoa

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Jan edanak
Gourmand World Cook-book izan da saria emon deutsona. Euskaraz eta erdaraz idatzitako liburuaren sarreran Euskal Herrian daukaguzan zazpi jatorri izendapenen ganean egiten da berba, baita ardaoen ezaugarri desbardinen ganean be. Garaizabalen helburua ardaoaren kultureari bultzadea emotea da, baina modu sinple batean. Horregaitik, kaleko jente normalari ardao-katea zelan egiten dan erakutsi gura deutso. Sariko epaimahaian munduko leku guztietako jentea egoan eta 4.000 lan baino gehiago jaso ebezan, 60 herrialde desbardinetakoak eta 40 hizkuntza baino gehiagotan. Halan da be, Elorrioko gazteak ...

Ardaogintza ekologikoa

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Jan edanak
Anhidrido Sulfurosoaren (ardaoa konserbetan daben produktuetariko bat) erabilerea mugatuta egongo da. Muga hau, ardao normalakaz konparauta, sano bajua izaten da. Ardaoa garbitzerakoan zelulosako filtroak erabiliko dira, baita lur enfusorioak edo jatorri-deitureak ixten deuskuzan materialak be, baina garrantzitsua da jakitea material horreek ez dabela usainik ez gusturik itxi behar. Ardaoa klarifikeran produktu naturalak erabili behar dira, berbarako: zuringoa, buztin hautsa, hidrolizau bako gelatinea, betonita edo esnekiekaz hartutako kaseina. Azido tartarikoa bota nahi badeutsagu gehieneko mugea hartu beharko dogu kontuan: ardao zuritan ...

Makailao solomoa porrusalda keztatuagaz

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin porrusaldea preparetan hasiko gara, horrexegaz emongo dogulako denpora gehien. Horretarako, kazola batean 25 bat gramu oliba-orio eta berakatz-atal bi ipiniko doguz erditik bi eginda. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, orduantxe botako doguz patata, porru, zanoria eta kalabazea dana zati-zati eginda. Osogai horreek guztiak su motelean eukiko doguz eta ondoren salda beroa botako dogu ganetik; dana batera hiru ordu laurenez egosten itxiko dogu kazolea tapa bategaz tapauta; esandako moduan, su motelean euki behar da ze bestela ...

Elikaduraren inguruko gomendio nagusiak

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Jan edanak
“Jateko modu asko dagoz baina elikatzeko modu bakar bat” Beraz, edozein herritako gomendioen asmoa elikadura edo nutrizino on baten baldintzak bete ahal izateko modu bat bideratzea izango da. Hobe da elikagai mota askotatik apur bat jatea, gitxi batzuetatik asko jatea baino Ez dogu ahaztu behar elikagai mota desbardinak jateak gure elikadura orekatua izatea errezten deuskula, elikagai batek ez daukazan mantenugaiak beste batek euki leikezalako. Ez dago elikagai onik ezta txarrik be, bakotxak bere berezitasunak daukaz, eta guztiek euren osotasunean gure ...

Beijing (Pekin) III

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Bidaide
Arazoak China Telecom da bertan dagoan telekomunikazino enpresa bakarra, eta ondorioz, Txinan dagoan kaosaren erantzulea eta erruduna. Berak dauka sektorearen monopolioa eta gura dauana egiten dau, nahiz eta eraginkorra ez izan. Berbarako, biztanleek kalidade txarreko telefono dei baten trukean dirutza itzela pagau behar izaten dabe (Beijing-Europa deiak 2,5 euro) eta ganera horretarako egun osoa galdu. Halan da be, emoten dau uriburuan egoerea aldatzen hasi dala; baina urietan eta horreetatik kanpora be kaosak urteetan segiduko dauala esan geinke. Air China ...

Mozorro sasoian

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   antxina-barri
Bilbon sortutako lehenego konparsak “La Bilbaina” eta “La Moderna” izan ziran. Konparsa bi horreen arteko arazoak nahiko gogorrak izan ziran. Antza danez, konparsa bat antolatzeko batu zan bilbotar taldea. Lehenengo ensaioak egin eta “La Bilbaina” konparsan, urteteko prest egoala, taldeko partaideen artean diskusinoak sortu ziran. Batzuen eta besteen artean konpontzerik ez egoala ea, taldeko batzuk “La Moderna” konparsea sortzea erabagi eben. Baina hor ez ziran amaitu talde bien arteko arazoak. Ordurako asmauta egoan abestietariko baten letrea talde batena zan eta ...

Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak Euskal Herrian

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Kulturea
Gehiago zehaztuta, Euskal Herriko inauterien egutegia urte barriagaz batera hasten dala esan geinke. Azpilikueta, Etxalar eta Lekaroz aldean, Errege Egunagaz batera hasten ziran inauteriak. Erasunen urtarrilaren erdialdean. Baina, gure egunotan, Ituren-ek eta Zubietak zabaltzen dabe inauteri sasoia. Zubietako joaldunak Iturenera joaten dira, alkondara zuria euren soinean daukiela. Gero, Iturengoak Aurtiztik Lasagarako bidetik euren ardi larruzko txalekoak jantzita bueltetan dira Zubietara. Sinismen zaharretan oinarrituta, joaldunek garrian lotutako zintzarri handiak astinduz ataratako burrunbeagaz uxatuko dabez espiritu gaiztoak eta zaldi buztanagaz egindako isopua ...