Traineruaren uberea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Euskerea berbagai
Aitatutakoaz ganera, eskolako gelatik kanpoko ganerako eremuetan eragitea eta euskerearen erabilereari begira jartea be garrantzi handikoa da. Horretarako, hainbat gauza daukaguz egiteko, berbarako euskerearen erabilerea zertan dan aztertu, preminak eta lehentasunak zerrendatu, horreek kontuan hartuta epe labur eta ertainerako helburu orokorrak eta zehatzak finkatu, honeetara ailegetako denpora baten garatuko diran eta itolarria eragingo ez daben planifikazino zehatzak abian jarri eta egitasmo honeen ebaluazinoa lotu barik burutu. Inoren zain egon barik, hezkuntza munduan gauzak hobeto egin geinkez, duda barik... baina, euskerearen ...

Nabigatzaileen gerrea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   sarean
Eta zergaitik dauka horrenbesteko arrakastea nabigatzaile honek? Gauza bi batu dira: alde batetik, nabigatzaile beraren gauza onak eta beste alde batetik, Explorer-en akatsak. Ikusi daiguzan biak. Explorer jaun eta jaube izan da (oraindino be bada, jakina). Honek beste ondorio garbi bat be badakar: birus sortzaile guztiek Explorer hau hartu dabe helburu legez. Eta hor izan da bai nabigatzaile honen ‘Akilesen orpoa’: seguridadea. Windows XP sistema operatiboaren barrikuntzetan (Service Pack 2 izenekoan, SP2) atal nagusia seguridadearen ingurukoa izan arren, hackerrak eta ...

Gabonek esplotauta

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   txutxu-mutxuan
Hilean 55 euro baino gitxiago jasoten dabezan esklaboak Txinako gobernuak dino Txinako fabriketako batezbesteko soldatea 600 yuanekoa dala, hau da, hilean 55 euro ingurukoa. Errealidadean legeak ezarritako lan baldintza gogorrak be (gitxieneko soldatea 40 eurokoa da hilean) ez dira beti beteten. Shantou eta Dongguan-eko fabrika askotan beharginak 50 erantzun daukazan galdera-sorta bat memorizetan behartzen dabez, lan ikuskatzaileek edo Sartaldeko enpresa buruek itaundutakoari erantzun ahal izateko. Langileen lekukotzek bestelako ikuspegi bat emon eta, produkzioan akatsak egitean, zigor sistema baten aplikazinoaren barri ...

The statement

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
‘The statement’ filmak Vichy-ko erregimenaren menpeko Pierre Brossard militarraren ibilbidearen barri emoten dau; militar gazte honek 1944an naziei lagundu eutsen Frantziako herri txiki batean zazpi judutar fusiletan. Pelikula hau 1995ean biziarteko kartzela zigorra ezarri eutsien Paul Touvier-en benetako istorioan dago oinarrituta. Kontakizuna 90eko hamarkadan kokatuta dago; momentu horretan Brossard Frantziano ostenduta dago oraindino, eleiza katolikoaren erakunde sekretu baten laguntzinoagaz. Bien bitartean, epaile eta polizia batek atzetik orpoz orpo segiduten deutsie, bigarren mundu gerran gizateriaren kontra egindako hilketak dirala eta. ‘The ...

AVP: Alien vs. Predator

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
Gauza bitxia da, ze ‘Alien vs. Predator’ film honetan edozein zinemazalek ondo ezagutzen dauzan saga bi buztartu arren, pelikula horreek sekula ez dabe aparteko arrakastarik euki. Edozelan be, ‘Star Trek’-eko filmakaz jazoten dan moduan, serie bien benetako miresleak daukaguz; halanda ze, Fox produkzino etxea bilduma bien erakargarritasuna berpizten ahalegindu da komiki eta bideojokoetatik ataratako ideia bati esker. Emoitza ekonomikoak agiri-agirian dagoz: Estadu Batuetan film honek orain arte laurogei miloe dolar inguru batu dauz. ‘Alien vs. Predator’ ikus-entzule gazteei zuzendutako ...

Durangoko azokea, urteroko erromeria

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   eretxia
Ez dago arrazoi bakarra, beraz, Durangorako bidea hartzeko. Euskal idazleak ez dabe jendea mobiduarazoten rockeroen antzera, ez dogu material berezirik topetan eta ez da, hain zuzen aldarrikapen politikotarako lekurik onena. Baina, halan da be, Durangora joaten jarraitzen dogu. Eta guztiz zahartuta dagoan kontzeptua etorri jat burura: euskerearen militantzia. Urteetako ohitureak zimeldutako militantzia, egia, baina oraindino etxetik urten, kotxea hartu eta Durangorantzako bidea hartzera eroaten gaituana. Oraindino makal dabil gure kulturea. Askok errua kanpoko indarrei leporatuko deutse. Eta egia da gure ...

Igor Elortzarentzat azken finalaurrea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

Frutu siku koipetsuak gaixotasun kardiobaskularren prebentzinorako

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Jan edanak
Zeintzuk dira frutu siku koipetsuak? Urretxak, almendrak, intxaurrak, kakahueteak, pistatxoak eta pinaziak. Zein da frutu siku koipetsuen konposizinoa? Frutu siku koipetsuakaz aberastutako dietek kolesterola murrizteko daukien eragina frutu sikuon koipe muetearen araberakoa da eta horregaitik euren konposizinoa osotasunean hartu behar dogu kontuan. Frutu sikuek oso ur gitxi daukie eta horregaitik energia eta mantenugaiak oso konzentrauta daukiez. a) Karbohidratoak - Almidoia batez be - Zuntza: frutu sikuen % 3tik % 9ra zuntza da; barazkien zuntz kopurua % 0,4tik 2,5erakoa dala kontuan badaukagu, frutu sikuek ...

Foie eta sagar berde milorria

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Jan edanak
Osogaiak: (4 lagunentzat)  Sagar berde bi(gran smith).  500 gr. Foie midi cuit (egositako foie-grasa).  Sagar bigaz egindako purea.  Lasagnea egiteko pasta freskoa (12 lamina).  40 gr. azukera. Zelan egin: Sagar berdea hartu eta oso fin ebagiko dogu, ahal izan ezkero pernila ebagiteko makineagaz. Ebagi ostean, uretan sartuko dogu, oxidau ez daiten. Beste sagar bigaz purea egingo dogu, honeek labean erre ostean thurmixagaz ondo txikituz. Sagarra labean ordu erdiz eukiko dogu, 180ºtara, eta sagarraren bihotzean ...

Argentinako ardaoak

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Jan edanak
Argentinako mahastiak hiru gune handitan batu geinkez: - Ipar Andinoa: gune honetan Rioja (8.000 hektarea), Catamarca (3.000 hektarea) eta Salta (1.800 hektarea) sartuko doguz. Saltako lurraldean, Cafayaten hain zuzen be, munduko mahastirik altuenak dagoz. Bertako mahatsondoak ikusgarriak dira, batez be altuereagaitik eta enborrek daukien zabalereagaitik. Torrontes bariedadeagaz egindako ardao zuri zoragarriak egiten dabez bertan. - Erdialde Andinoa: gune honetan Argentinako mahasti guztien % 90 dago. Argentinako ardao-lurralde handiena eta ospetsuena Mendoza dogu (148.000 hektarea). Beste alde batetik, gune honetan ...

Maceió: Brasil trankila

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Bidaide
1.- Hiru bider bisitau dozu Brasil, eta horreetatik bitan Maceió eta Recifera joatea erabagi dozu, herrialdeko leku ezagunak, uriburu handiak eta Amazonasa albo batera itxita. Zergaitik hori? Ez da leku horreek interesetan ez jatazalako, ezta pentsau be. Gehiago esatearren, oraintsu etorri naz Rio de Janeirotik. Baina nire helburua leku trankila topetea da, idazteko kontzentrazinoa lortu ahal izateko. Lagun batek Maceió eta inguruak ezagutzen ebazan, eta beragaz joan nintzan. Gustau egin jatan, eta handik gitxira, barriro be joatea erabagi neban. 2 ...

Lehenengo euskal liburu azokak

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   antxina-barri
Apurka-apurka, holako ekintzak sendotzen, ugaltzen eta indartzen joan ziran. Geroago, barriz, gerreak eta ondorengo diktadureak eragindako etenaldia etorri zan, barriro be, 1965an Gerediaga Elkarteak lekukoa hartu arte. Aurten, 297 erakusmahai izango ei dira Durangoko Erakusketan eta 400 liburu eta 60 disko barri aurkeztuko dabez. Hasikerako bitrina biekaz konparauta ba dago aldea... Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria

Googleren 14,4 milioi akzino salgai

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Salmentea egin ostean, AEBetako enpresa handiaren sortzaileek % 73,9ko parte-hartzea izango dabe konpainian, eta enpresan erabagiak hartzeko orduan % 40,4ko botu-eskubidea izango dabe. Abuztuaren 19an sartu zan Google Nasdaq teknologia-indizean, eta sekulako oihartzuna izan eban, bai diru-merkatuetan eta baita komunikabideetan be, batez be, enpresearen izaerea (Interneko bilatzailea da) kontuan izanda. 85 dolarretan salerosi ziran akzinoak baina merkatua zarratu aurretik akzinoko 201 dolar pagau ebezan. Bizkaie!

www.telepartitura.com

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Proiektu honegaz, informazinoaren digitalizazino prozesuaren bitartez literatura musikala zabaltzeko kanala egin dabe. Enpresa-ideia hau martxan jarteko 60.000 euroko inbersinoa egingo dabe lehenengo urtean. Digitalizautako partituren merkatuan denda birtual eredu bihurtu gura dabe telepartitura.com proiektuaren bultzatzaileek. Bizkaie!

Argentinako EKIN euskal argitaletxea eta Txalaparta alkarlanean

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Euskaldunak munduan
Horrezaz gan, Durangoko Azokan Inglaterra y los vascos (Ingalaterra eta euskaldunak) Manuel de Irujoren liburua barriro argitaratuko dabe, lehenengoz argitaratu ebenetik 60 urte pasau ostean. Lan horregaz hasiko dabe EKINek eta Txalapartak alkarlanean argitaratuko dabezan liburuen bildumea. Ekimen horren bidez, EKINen katalogo historikoa gaurkotu eta liburu interesgarrienak berreskuratu gura dabez argitaletxe biek. Bizkaie!

Harkaitz Cano: ‘poesiak ez dau irauten, dardarak, zirrarak dira gogoratzen doguzanak’

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Kulturea
Harkaitz Cano Lubaki Bandaren sortzaileetako bat izan zan 1993an eta hortik aurrera makinatxu bat lan argitaratu ditu: - Kea behelainopean bezala. Susa, 1994. (poesia). - Paulov-en txakurrak. Erein, 1994. (narrazio hibridoa). - Radiobiografiak. Elkar, 1995. (ipuinak). - Beluna jazz. Susa, 1996. (eleberria). - Telefono kaiolatua. Alberdania, 1997. (ipuinak). - Bizkarrean tatuaturiko mapak. Elkarlanean, 1998. (ipuinak). - Pasaia blues. Susa, 1999. (eleberria). - Piano gainean gosaltzen. Erein, 2000. (New Yorkeko kronikak). - Norbait dabil sute-eskaileran. Susa, 2001. (poesia). - Enseres de Ortopedia Inútil, 2002 (ipuinak) Bizkaie!

Fito & Fitipaldis taldearen zuzenekoa plazan

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Igaz kaleratutako ‘Lo más lejos, a tu lado’ diskoagaz sekulako arrakastea lortu eban Fito & Fitipaldis taldeak, eta disko hori aurkezteko biran 120tik gora kontzertu eskaini dabez orain arte. Dana dala, bira ez da amaitu oraindino: Sevillan Marea taldeagaz batera abenduaren 11n joko dabe, Logroñon abenduaren 18an, eta Gasteizen abenduaren 30ean amaituko dabe bira erraldoia; guztira, 125 kontzertu izango dira. Euskal Herrian ez eze, Catalunya, Galizia eta Espainiako leku askotan eskaini dau bere musika zuzenean Fito y los Fitipaldisek, eta kontzertu askotan aretoak bete egin dira. Bizkaie!

Diputaduak, telefonoak eta hizkuntzea

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Aukeratutako modeloa Nokia 6820 da, eskumako argazkian dagoan hori, eta bost kontinenteetan erabili leiteke. Dendetan 300 bat euro balio dauz. Pentsetan izan dozuena baino gitxiago, ezta? Diseinu aldetik oso deigarria da, izan be, hasieran telefono normaltzat joten badogu be, zabaldu egiten dala ikusi geinke, eskaintzen dauzan aukera guztiak erabili ahal izateko, Internet eta idazteko tekladua tartean. Diputaduek ikastarotxu bat jaso dabe telefonoaren nondik-norakoak ondo ezagutzeko. Izan be, funtzionamentuaren oinarrizko ezagutzea jaso ostean, erabilerea askozaz hobea izaten da, gehienetan behintzat. Orain ...

Amaraun musika-taldea AEBetan

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Euskaldunak munduan
Honeek dira eskainiko dabezan kontzertuak: - 2004ko abenduaren 2an: Rick's Tavern, NEWFANE, VT - Jam Session / jazz musikarien arteko topaketea - 2004ko abenduaren 3an: Michael S. Currier Center, The Putney School, PUTNEY, VT - - 2004ko abenduaren 4an: 880 Club, HARTFORD, CT - 2004ko abenduaren 6an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - euskal estilo eta jazzari buruzko ikastaroa + kontzertua - 2004ko abenduaren 7an: Hartt School of Music, WEST HARTFORD, CT - Workshop/ ikasle eta irakasleakaz topaketea - 2004ko abenduaren 8an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - Jam Session - 2004ko abenduaren ...