Entzun! musika aldizkariak 18 euskal talderen bideoklipak batzen dituan DVD bat kaleratu dau

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
DVDan dagozan bideoklipak ondokoak dira: Gari (Hil ez dena); Ruper Ordorika (Zaindu maite duzun hori); Doctor Deseo (Abrázame); La Buena Vida (Un actor mejicano); Afrika (Aparteko mundua); Atom Rhumba (Gone); Inoren Ero Ni (Aurrez aurre); Señor No (Llámame); Su Ta Gar (Bizitzaren borroka); Flyin' Freak (It's the time); Kudai (Ni naiz); Kuraia (Udaberri azidoa); Mermaid (I Rock); Neubat (Basamortu Motela); Audience (Over On fire in a song); Tanta + Xabier Erkizia (Ezer jakin gabe remix). Ganera, Materia taldearen 'Marionettes (some ...

Literatur Sariak 2004

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Renoko ‘Center for Basque Studies’ euskal kulturea sustatzen

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskaldunak munduan
Testu Liburuei jagokenean, bildumeak liburu barria izango dau urtarriletik aurrera, Mari Jose Olaziregi literatur kritikariak Bernardo Atxagaren obrearen ganean idatzitakoa hain zuzen be. Euskal Diaspora Sailaren barruan, New Yorkeko eta Boiseko euskaldunen inguruko liburu bana idatzi dau Gloria Totorikaguenak. Juan Manuel Azkona historialariak ‘Possible Paradises’ liburua idatzi dau, sail berean jasota dagoana. Beste Antologiak sailean, Joseba Zulaikak ‘Oteiza’s selected writing’ atara dau argitara, Jorge Oteiza eskultoreak idatzitako testu batzuk ingelesera itzuli ostean. Argitaratutako liburu honeez gan, Euskal idazleen obrak ...

Txileri bultzadatxua emon guran

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskaldunak munduan
Hizkuntza arloan be, loturea Txilegaz Javier Madrazok egindako bidaia horretan bertan, Txilek Euskal Herriko elebitasunaren ganeko interesa erakutsi dau, eta bertako hizkuntza indigenak ez galtzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu dau. Bizkaie!

Itxaso Paia nagusi ‘Okelar’ Bertsopaper Sariketan

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Helduak: - Lehenengo saria: “Ume hari begira” (Mikel Arrillaga / Eibar – Gipuzkoa). - Bigarren saria: “Ilunabar gordinak” (Manu Goiogana / Irun – Gipuzkoa). - Saritu bako lehenengo mutrikuarra: “Kantuz bizi nahi” (Jose Juan Lizardi). Gazteak: - Lehenengo saria: “Izan nazu ama ”(Itxaso Paia Ruiz). Algorta. 15 urte. - Mutrikuar onenaren saria: “Sahara bihotzean, papera eskuan” (Imanol Lekunberri). 12 urte. Abenduaren 18an izango dira eskuratutako Bertsopaper guztiakaz argitaratuko eta 3 eurotan salduko dan liburuaren aurkezpena (eguerdiko ordubatetan Mutrikuko Harriturriaga enparantzan) eta sari banaketea. Bizkaie!

Ordenadore eroangarriak VS. gizonezkoen ugalkortasuna

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   sarean
Ikerketea 21 eta 35 urte arteko 29 boluntariogaz egin dabe, eta ordenadorea hanken ganean jarrita, barrabiletako tenperaturea 2,1 gradu igoten dala erakutsi dau Sheynkinek. Urologoaren eretxiz, tenperatura hori jasaten dan bakotxean deskantsua hartu behar da, ugalkortasun arazo larriak ebitetako. Bizkaie!

Gontzal Mendibil: ‘Zuri so’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Beraren testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabili izan ditu kantak sortzeko garaian Mendibilek, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Eta holan egiten dau ‘Zuri so’ lanean be. Horreez gan, hainbat musikari ezagunek be hartu dabe parte diskoan, Afrika eta Marife Nogales kantariek berbarako. Aurkezpen ekitaldian Mendibilek disko zuzena, sentibera eta sakona dala esan eban. Aurreko bi lanetan orkestra eta abesbatzen laguntzinoa izan baeban, oraingo honetan hainbat musikariren laguntzinoagaz dator Arratiako kantaria. Tartean ...

Iñaki Mendizabal: ‘Rio de Janeiron danetarik dago’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bidaide
Baina Rio de Janeiro favelak baino askosaz gehiago da. Zer dauka horren uri erakargarria izateko? Hondartzak, uria eta mendia. Rio uri zoragarria da, leku zoragarrian ganera, oihanaren erdian dago eta. Mendiz inguratuta dago eta horrek xarma berezia, berak bakarrik daukana emoten deutso. Hori bai dala ‘botxo’ bat. Riok danetarik eskaintzen deusku, eta Maceiók, barriz, ez. Harea mueta guztietako hondartzak dagoz, Copacabana eta Ipanema berbarako, eta baita uri guztia ikusteko aukerea eskaintzen deutsuen mendi berdeak be. Ezaugarri berezi honeen adibide argienak ...

Hegoamerika: sei herri eta sei hilebete

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Euskaldunak munduan
Bigarren bidaia hasi zan. Argentinatik, barriro Iguazura eta pentsau baino lehen Paraguaira joan nintzan beste bigaz. Asuncion: prostitutak, gauez liburudendak zabalik, alemanen aberastasuna eta paraguaitarren txirotasuna ezin gordinago ikusi neban. Parlamentuaren atzeko aldean jentea txaboletan... Aldea sekulakoa zan. Brasilek gogoa emon eustan, poztasuna, biziteko beste era bat, bizitza bera ikusteko modu alai bat. Bai, Brasilen be txirotasuna eta arrazakeria aurrez-aurre igarten dozuz, gogor, gordin. Biolentzia nik ikusi ez arren, badago egon, aldeak lar handiak dira-eta. Jente lar txaboletan bizi da ...

Upelean hartzitutako ardao zuriak

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Jan edanak
Ardao honeek egiteko, aroma asko emoten daben mahats bariedade osasuntsua erabiliko dogu. Upela Bordele muetakoa izan behar da, hau da, haretxagaz egindakoa eta 225 litro gordetako kapazidadeagaz. Upel honeek tenperatura epelean dagoan gela batean sartuko doguz, hartzidurea hasteko. Beste alde batetik, derrigorrezkoa da upela barria izatea eta erdi txigortuta egotea. Bateren batek upelean hartzitutako txakolina produzidu gura izan ezkero, ze pausu jarraitu behar diran azalduko deutsuet: - Lehenengo eta behin, batutako mahatsa kalidadezko mahatsa izan behar dala aitatu gura deutsuet. Batutako ...

Roberto Laiseka: 'ez nago erreta'

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Barriketan

Oskar Arana: 'Itzulpengintzeak normaltasun etxurea emoten deusku gure egoera hain ez-normal honetan'

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Kulturea
Zelako esperientzia izan da? Polita. Lan handia egin behar izan dot, baina gogoz. Itzultzen ordu asko emon dot, baina ez jat luze eta astun egin. Denporea behar da itzultzeko eta idazteko, eta bakardadea. Horretarako konplizidadea behar da ingurukoakaz, eta ez da erreza izaten lortzea. Nik gozau egin dot, izugarri. Itzultzerakoan, obra baten erraiak ikusten dituzu, bete-betean sartzen zara uniberso horretan, eta bidaia luze batetik etxeratzen zaranean moduko sentsazinoa eukiten dozu barruan. Lanbidez itzultzailea zara, eta orain, lanetik aparte be itzultzaile ...

Sesamo-teilak

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Jan edanak
Osogaiak:  100 gr. gurin.  100 gr. azukera.  100 gr. arrautza zuringo.  100 gr. urun.  Sesamo-aleak. Zelan egin: Aitatutako ordena berean nahastauko doguz osogaiak, gurina, azukerea, arrautzen zuringoak, uruna eta sesamo-aleak. Hasteko, lapiko baten jarriko dogu gurina, eta espatula bategaz eragingo dogu, ‘pomada’ puntuan jarri arte. Ostean, gurina puntuan daukagula, azukerea ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, eta bitartean guk mobiduten segiduko dogu, bolatxurik urten ez dagian. Hurrengo pausua arrautza zuringoa gehitzea da, eta dana batera bota ahal dogu ...

Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia. Literatura Sariak, 1958-2003

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Kulturea
Liburua elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta egitura sinplea dauka irakurlearen konsulta edo irakurketea errazteko asmoz. Gauzak holan, sari bakotxean urtez urte jasotako idazlanen informazioa emoten da, idazlan sarituen laburpena eta iruzkina eskaintzen diralarik. Edizino argitaratuen argazki bana be jarri da, liburuaren apaingarri modura. Horrezaz gan, epaimahaiaren osoketea edo urte bakotxean sariketan aurkeztutako lanen kopurua lako datuak be topauko ditu irakurleak. Azkenik esan, Jean Haritschelhar euskaltzainburuaren hitzaurrea irakur daitekela liburuan, baita BBK Fundazioaren agurra be. Bestalde, helduentzat diran lau sarietan ...

‘Fermin Muguruza 99-04’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Lanaren atal musikalean, CDan, kanta ugari batzen dira, eta ez berak bakarrik abestu eta sortutakoak, baita hainbat lagunegaz batera egindakoak be, Afrika eta Sorkun ezagunak tartean. Honeek dira CDan batzen diran kantak: Fermin Muguruza - 99-04: (CD) 1 . Bideak 2 . Dues Nacio 3 . Furtibo Putakumiak 4 . Basurdea 5 . Beamon Jauzia 6 . Amesten 7 . Beamon 8 . Guayaquil City 9 . Peret: Espera Un Momento 10 . Dub Manifest (Rude Remix) 11 . Big Beñat (Pez Mix) 12 . Big Beñat (Pery Mix) 13 . Puzka (Zuzenean Bilbon ...

Rockdelux aldizkariaren zerrendea (II)

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Bariku arrastiko kafean

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
- Onak asko bai, baina karuak gehiago! - Ander, bista luzatu preziotik harago! - Prezioen kontuan ni ikasita nago: erosi gura dozun dana hemen dago, dendan topau leikezu eta merkeago! - Azokara pertsonai famatuak datoz euren zaleengana hurbiltzeko asmoz! - Bai, kamara artean patrika bete poz, danak ahoa itxi ezinean dagoz; hori bai, karterarik irigi bez inoz! - Dozena bat liburu gurako neukez nik, Harry Potterrenak be urten dau azkenik! - Urtez urte hainbeste liburu izanik, inor badago dana leiduten dauanik, ez dau barriz egingo penitentziarik! - Ezetz ...

Kromoa: beharrezko mantenugaia

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Jan edanak
Modu orekatuan jan ezkero, behar doguzan kromo, zink eta ganerako mantenugai guztiak hartuko doguz eta osasuntsu egongo gara, baina kontuz ibili mantenugaien osogaiakaz, honeek beti aditu baten kontrolagaz bakarrik hartu beharko litzatekez. Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomaduna

‘Interes’ bako Monzon

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   antxina-barri
Esan dogun moduan, asko dira berak idatzitako antzerki, ipuin zein abestiak. Betidanik egon zan oso lotuta euskereagaz eta euskal kultureagaz. Berak idatzitakoen artean be, asko dira euskeraz idatzitako agiri eta kartak. Hain zuzen be, datu honen gainean bitxikeria bategaz gura dot amaitu artikulu hau: jakina danez, Bilbao Francotarren eskuetan jausi eta gero, ‘Euzkadiko Jaurlaritzea’ Santanderren eta batez be Bartzelonan egon zan. Baina gerrea ez egoala bape argi eta, egoitza nagusia Pariseko Av. Marceauko eraikinean imintea erabagi eben euskaldunek. Lehendakari eta ...