'26 Emakume, zientzia, arte eta zientzietan'.

2026/01/19 - 2026/02/20

Gernikan, Domingo Alegria Plazan. |Erakusketak

Zezeilaren 11n, Emakumearen eta Neskatoaren Nazinoarteko Eguna Zientzian ospatzeko eta goraipatzeko asmoagaz, Kultur Etxeak eta Udaletxeko Bardintasun Sailak alkarlanean atondutako erakusketearen erronketaklo bat da emakumeek gizartearen garapenerako oinarrizko jakintzearen arloetan egiten daben lana ezagutzera emoteaa. Persona guztiek edozein diziplinatan aukera-bardintasunean ikasi eta lan egin deien, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan daben presentzia ezagutu eta ikusarazo behar dau. Emakumeak lanean dabiz zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lan hori autortzea da asmoa.

Kontuak kontu, erakusketa honen helburua da gizarteari errealidade hori erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiretea.

'Non ote zaude'.

2026/01/19 - 2026/03/20

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusketa gelan. |Erakusketak

Argazki erakusketa bat baino gehiago da, familia ezezagun baten errastua jarraitzen dauen proiektua.

Erretratuak: Daniel Asua eta Hibai Agorria.

'Antzerkia bultzatuz'

2026/01/23 - 2026/06/05

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Jardunaldiak

Sarrerak Ibarretxe Kultur Etxean egongo dira salgai.

Bizkaiko Abesbatzen LII. Astea.

2026/01/26 - 2026/02/13

Bilbon, Begoñako Basilikan. |Musikea

56 abesbatzek hartuko dabe parte Bizkaiko Abesbatzen Astearen 52. edizinoan. Hiru astetan zehar, Bizkaiko abesbatzen ekitaldirik handienak 1.600 abeslari (853 emakume eta 754 gizon) batuko ditu guztira. 38 herrietako 56 taldek hartuko dabe parte.

Aukera bikaina abesbatza-musikaz gozetako. 38 koru ahots mistoak, 5 ahots zuriak eta 13 ahots lodiak.

Astelehenetik barikura, kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sartzea doban izango da.

Zezeilaren 4an, eguaztenean, Agate Deunaren egunaren bezperan ez da kontzerturik izango, abesbatzek beren kopleakaz auzoak eta herriak alaitu ahal izateko.

Informazino gehiago hemen.

'Color'. AINHOA AZURMENDI.

2026/01/29 - 2026/03/31

Bilboko Aldama Fabre Galleryn (Plaza de los Tres Pilares, 7). |Erakusketak

Inaugurazinoa + Musikea: BRAD BASKER + CAMAMBU.

'Mario Gaztelu 2018 2025 - Pintura, Cartelismo e Ilustracion'.

2026/01/30 - 2026/06/29

Bilboko Yimby Sota Aretoan (Kale Nagusia, ). |Erakusketak

Mario Gaztelu bilbotarraren erakusketan 30 obra dagoz ikusgai hiru txataletan:

  • Pintura.
  • Cartelismo.
  • Ilustración.

Ordutegia: astelehenetik barikura 09:00etatik 19:00retara.

Mundakako Aratusteak 2026.

2026/02/02 - 2026/02/17

Mundakan. |Jaiak

XV. Iparraldea Bertan.

2026/02/03 - 2026/02/24

Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. |Musikea

Bertsoaroa 2026. Bertso-Trama.

2026/02/03 - 2026/03/12

Iruñeko Kondestable Civiboxeko patioan. |Bertsolaritzea

  • Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga.
  • Gai-jartzaileak: Iratxe Legarra eta Patxi Bueno.

Bertsoaroak urtero, bere egitarauan, lekua egiten deutse bertsolari gazteei eta aurten be horri ekingo jako. Iratxe Legarra eta Patxi Bueno gai-jartzaileek proponidutakoen aurrean bertsotan egin beharko dabe bertsolariek.

'Lauaxeta, ametsen egilea'.

2026/02/03 - 2026/03/12

Bilbon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). |Aurkezpenak

Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal poeta eta olerkariaren jaiotzearen 120. urteurrena gogoratzeko atondutako ekitaldien artean, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria dakar.



Bizkaiko Foru Aldundiak atondu dau erakusketea eta bozeroaile eta Euskera, Kultura eta Kirol diputadu Leizuri Arrizabalak zehaztu dauenez, Lauaxeta ezagutzeko modua emoten deusku erakusketa hau memoria historikoari lotutako saioa be bada, eta nor garen eta nondik gatozen gogoratzeko aukerea emoten deusku. Bizi izan zan sasoiko persona oso berezia izan zan Lauaxeta: euskalduna, euskaltzalea, abertzalea, jeltzalea, kristinaua, kazetaria, askatasunaren eta egiaren maitalea, europazalea eta demokratea.

 

Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzaz, eta olerkariaren hainbat alderdi jorratzen dira bertan: Mungian emondako umezaroa, kazetaritzeari eta poesiari eskainitako dedikazino profesionala, 1936ko Gerran Euzko Gudarosteagaz hartutako konpromisoa eta, azkenik, 1937ko bagilaren 25ean, tropa frankisten fusilamendua Gasteizen.

Emergenteak Zikloa.

2026/02/12 - 2026/02/15

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Bilboko Aratusteak 2026

2026/02/12 - 2026/02/17

Bilbon. |Jaiak

'Literatura y fotografia'. VANESA LARA.

2026/02/17 - 2026/05/26

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Ikastaroak

  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Tokia: Bilbon, Foru Liburutegian, 2. pisua, Tailerren Gela (Diputazino kalea, 7 (Bilbo).
  • HizkuntzeaGaztelaniaz.
  • Izena emoteko epea: zezeilaren 9tik 12ra arte.
  • Izena emateko prozedurak: Webguneko formularioren bidez.
  • Gehienez:  16 persona (zozketaz).

'Anónima'. TXUSPO POYO.

2026/02/19 - 2026/05/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Zezeilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia.

Erakusketea arratsaldeko 19:00retan zabalduko dabe. Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963)

Artisteak bere ibilbidean barrena osotutako corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kultura, teknologia eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Haren lanean, askotan, dudan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandako denporen eta orainaren arteko mugak, eta sortzen dauen narratiba bisualak gogoetea piztu nahi dau aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituen loturei buruz.

Anónima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egindako proiektu artistiko gehienak batzen ditu.

Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia 2026.

2026/02/24 - 2026/02/28

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jaialdiak

XII. Loraldia Festibala

2026/03/09 - 2026/03/28

Bilbon. |Musikea

Sarrerak hemen.

'Legatua/Legado'. dFERIA. XXXII. Arte Eszenikoen Feria.

2026/03/14 - 2026/03/18

Donostian. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte

2026/03/18 - 2026/03/20

EHUko Bizkaia Aretoan. |Jardunaldiak

Izen-emotea hemen.

Aiara Fest 2026

2026/05/29 - 2026/05/30

Amurrion. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

Eztanda Jaialdia

2026/06/05 - 2026/06/06

Urdulizen. |Jaialdiak