Aitzina Folk 2026.
2026/10/17 - 2026/11/29
|MusikeaAurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.
Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.
Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.
Informazino gehiago hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketea. ABIGAIL LAZKOZ (Bilbo, 1972).
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur'. ABIGAIL LAZKOZ.
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakAbigail Lazkoz artista bilbotarrak eta erakusketaren komisarioak Yara Sonsecak berbaldia eskainiko dabe gaueko 21:00etan, Bastida Aretoan. Sartzea doban da baina izena emotea nahiaetaezkoa da, edukierea bete arte.
Erakusketea martitzenetik domekara bisitau daiteke 11:00etatik 20:00etara.
XI. SantasPascuas.
2026/10/30 - 2027/01/05
Iruñean. |MusikeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
47. Santurtziko Antzerki Jaialdia.
2026/10/31 - 2026/12/03
Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
'Aho Arkeologia - Arkeologia Bucal'. IRATXE BARCINA eta NURIA PEREZ GARCIA.
2026/11/05 - 2026/12/12
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |ErakusketakForu Parlamentuak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak Leioatik datozan artista-belaunaldi barrien sorkuntzak zabaltzeko daben akordioaren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa-aretoak Aho
Arkeologia erakusketea, Iratxe Barcina Barrantesen eta Nuria Pérez Garcíaren lan bateratua, hartuko dau.
'Resurreccion Maria de Azkue (Lekeitio, 1864 – Bilbo, 1951)'.
2026/11/09 - 2027/01/10
Bilboko Euskal Museoan. |ErakusketakMuseoak lehenengo euskaltzainburuaren eta euskerearen zein euskal kulturearen erreferente nagusietako bat izandako Azkueren bizitza, lana zein ondarea jorratuko ditu erakusketeak.
Euskaltzaindiak atondutako omenaldi-egitarauaren barruan, erakusketeak Azkueren lanaren eta objektu esanguratsuenen bidez, haren ibilbidea ezagutzeko aukerea eskainiko dau, bisitariek hizkuntzalariaren alderdi ugari deskubridu ahal izango ditue: musikaria, irakaslea eta folkloristea, besteak beste.
Azkueren ibilbide oparoa jorratzen dauen aldi baterako erakusketea, Bilboko Euskal Museoak eta euskerearen Akademiak alkarlanean atondutakoaren estreinaldia gaur izango da.
Ekitaldian parte hartuko dabe: Nadir Barainka musikariak; Miren Agur Meabe Euskaltzaindiko idazkari eta idazleak; Xabi Paya Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Jurgi Kintana Historian doktore eta EHUko irakasleak.
Bilboko Eleiz Museoan izango da gaur, hilak 9, aurkezpena eta erakusketea zemendiaren 11tik 2027ko urtarrilaren 1era arte egongo da zabalik Bilbon, Euskal Museoan.
'Hitzak Lege'.
2026/11/19 - 2027/01/15
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian). |Erakusketak
68. Zinebi, Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia.
2026/11/20 - 2026/11/27
Bilbon. |Ikus-entzunezkoakJaialdiaren egoitzak
- Arriaga Antzokia.
- Guggeheim Bilbao Museoa.
- Golem Bilbao eta Azkuna Zentroa.
- BBK Sala.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Gure Zirkua. Gasteiz.
2026/11/27 - 2026/11/29
Gasteizen, Musikaren Paselakuan. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
DA! Kulturearen Jaialdia - 61. Durangoko Azokea.
2026/12/04 - 2026/12/08
Durangon, Landakon. |AzokakOrdutegia: 10:30-20:00. Azken egunean, abenduaren 8an, barriz, arratsaldeko 18:00etan zarratuko ditue ateak.
Informazino gegiago eta egitaraua hemen.
19. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia.
2026/12/04 - 2026/12/13
Bilbon, Euskalduna Jauregian. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
Gure Zirkua. Gasteiz.
2026/12/06 - 2026/12/08
Gasteizen, Musikaren Paselakuan. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
Gure Zirkua. Gasteiz.
2026/12/11 - 2026/12/12
Gasteizen, Musikaren Paselakuan. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
Gabonetan hiru eguneko ikastaro trinkoa. Gure Zirkugunea.
2026/12/28 - 2026/12/30
Tolosan. |JardunaldiakTxandak (abenduak 28, 29 eta 20).
Parte hartu nahi badozu bete ondoko fitxea.
'Aitaren hauspoa'. XABI SOLANO + SUA ENPARANTZA.
2027/01/21 - 2027/01/22
Hernaniko Biteri Kultur Etxean. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
XXV. Azkena Rock Festival.
2027/06/17 - 2027/06/19
Gasteizen, Mendizabalan. |MusikeaErosi sarrerak hemen.
