Euskadiko Bertsolaritza Txapelketea. Eibar.
2026/10/31 17:00
Eibarreko Ipurua Kiroldegian. |Bertsolaritzea
'Gau Baltza - Izena dauen guztia bada'
2026/10/31 16:00
Mungian, Landetxon. |JaiakMungian, Landetxo Gunean egingo dira edade guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak, 16:00etan gazteentzako ginkaneagaz hasi eta goizaldera arte. Egun osoan zehar, ume eta gazteentzako ginkanak, makillaje-guneak, ibilbide misteriotsua, bildurrezko ipuin-kontaketak, zonbien jaia eta musikea izango dira.
Horrezaz gan, taloak jateko aukerea be egongo da.
Arratsaldeko, 17:00etan, umeentzako ginkanea egingo da, edade-talde bakotxari egokitutako jarduerakaz. Ekimen bietan parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da, ekitaldiaren kartelean jasotako QR kodearen bidez.
Hainbat gune tematiko be jarriko dira martxan: Glam Gelea zabalik egongo da 21:00ak arte, parte-hartzaileek Gau Baltzagaz lotutako irudiakaz arpegia pintetako eta mozorrotzeko aukerea izan deien. Ordutegi berean, ausartenek Ibilbide Misteriotsuan parte hartu ahal izango dabe, bildurrezko giroan sartuz.
Era berean, 17:00etatik 19:00retara, Reading Light jarduerea egingo da, bildurrezko ipuinak kontauko baititue kandelen argitan.
Arratsaldeko egitarauak 19:00etatik 21:00etara izango dan Zombie Jaiagaz jarraituko dau. Zonbien munduan girotutako disko-festa izango da.
Beste alde batetik, 19:00retatik aurrera, Aitor Aurrekoetxearen talo postua egongo da zabalik Landetxo Gunean, bertaratzen diranek taloak jateko aukerea izan deien.
Ondoren, gaueko 21:00etatik aurrera, DJ eta SALSEOren eskutik atondutako animazinoak iragarri ditue baina musika eta jai-giroa goizaldeko 04:00ak arte egongo dira.
Kontuak kontu, Mungiako Udalak txiki zein handientzako kultura eta aisialdi-jarduerak eskainiko ditu, misterioa, entretenimendua eta herritarren parte-hartzea buztartzen dituan ospakizunaren barruan.
'Hil kanpaiak jo artien'.
2026/10/31 17:00
Bakion, Frontoian. |Jaiak17:00etan, kalabaza teilerra eta makillajea.
19:00retan, Gau Baltzaren ospakizuna.
Arthur Millerren 'Panorama desde el puente'. Zuzendaria: Javier Molina.
2026/10/31 19:00
Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia
MOSES & THE TABLETS + MACFLY.
2026/10/31 19:30
Bilboko BBK Salan. |MusikeaContigo Contra el Cáncer de la Mujer Fundazinoak minbiziaren ikerketearen alde: MOSES & THE TABLETS, MACFLYk eta hainbat artistagaz batera, eta ikutu hunkigarria emongo deutsezau hitzordu solidario honi.
Lagundu FILA 0ren bidez:
BIZUM, ONG KODERA: 04123
'El entusiasmo'. CENTRO DRAMATIVO NACIONAL + TEATRO KAMIKAZE.
2026/10/31 20:00
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Antzerkia
'Izuaren pasartea. Arima galduen ospitalea'.
2026/10/31 .
Gallartako Kultur Etxean. |JaialdiakArratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
2026ko Mintzola Mintegia.
2026/11/05 09:30
Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia). |Jardunaldiak
Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.
2026/11/05 12:39
Bilboko Azkuna Zentroan. |JantzeaDantzaldia 30 urteko ibilbidea beteten dagoan euskal jantza garaikideko konpainia handietako baten ibilbidea ospatuko dau: La Intrusa, 2015eko Dantza Sari Nazionala.
Este himno llevara la palabra euforia. LA INTRUSA.
'Bertsomintza Xalbadorrenetik'. Unai Ormaetxea Zenikazelaia.
2026/11/05 18:30
Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |BerbaldiakHamasei urtetik gorako personei zuzendutako jarduerea. Doban.
Ikuskizuna grabau egingo da.
