51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.

2026/09/25 - 2026/12/13

Gasteizen. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

14. Tracking Bilbao.

2026/09/28 - 2026/10/04

Bilbon. |Jardunaldiak

Irailaren 28tik urriaren 4ra Bilborocken eta BBK Aretoan egingo da Tracking Bilbaoren 14. edizinoa.
Aurtengo kartela Sara Bea Delgadok diseinau dau eta Tracking Bilbaoren ohiko katua dau protagonista. Dagoeneko mitikoa dan katuak, Interneteko milaka bideo eta memoriatan oinarrizko ikonoa danak, ekitaldiaren espiritua irudikatzen dau, bere izaera independente, errebelde, bitxi eta urduria, nortasun paregbakoagaz. Ilustrazinoa baliabide analogikoen bidez landu dau egileak, pintura akrilikoa erabiliz eta IA (de)generatiboaren garaietan giza sormena aldarrikatuz.

Informazino gehiago: @borja.crespo & @caostica_bilbao eta @sara_bea_delgado.

Ekitaldiak Bilboko Bilborock eta BBK Aretoan.

XVII. Ja!, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia.

2026/10/14 - 2026/10/31

Bilbon. |Jaialdiak

Aurtengo gai nagusia zientzia-fikzinoa izango da. Esangurarik zabalenean jorratuko da, bereizgarri daben askatasunagaz eta etorkizunari buruz hausnartzeko, orainaldia dudan jarteko eta bestelako munduak imajinetako tresna izan daitekeela kontuan izanik. Eta jakina, beti bezela, sormenez eta ikuspegi kritikoaz ibiliko dira, eta zelan ez, umorez...

Kartelaren diseinuaren egilea @javier_jaen izan da eta jaialdiaren irudi grafiko barria be sortu dau, edizino honetan estreinauko duguna. Pixkanaka erakutsiko deutsuegu eta kartelaren jatorrizko istorioa kontau…

Informazino gehiago hemen.

Aitzina Folk 2026.

2026/10/17 - 2026/11/29

|Musikea

Aurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.

Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.

Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.

Informazino gehiago hemen.

19. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia.

2026/12/04 - 2026/12/13

Bilbon, Euskalduna Jauregian. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

61. Durangoko Azokea.

2026/12/04 - 2026/12/08

Durangon, Landakon.

Informazino gehiago hemen.