Loraldia-Iruñaldia 2025. 'IKIMILIKILIKLIK Vol.2'
2026/03/12 .
Bilboko Arriaga Antzokian.
Jatorrizko Ikimilikilikliken oinarritutako sorkuntza barria: orain 50 urteko Ikimilikiliklik ikuskizun ikonikoa ardatz hartuta, Loraldiak Ikimilikiliklik Vol.2 aurkeztu dau. Ez da omenaldi bat, berpizte bat baino. Jatorrizko lanaren espiritu barritzailea bereganatu eta gaur egungo lengoaia eszenikora ekarriz.
Belaunaldien arteko alkarrizketa artistikoa: Laboa, Artze anaien eta Zumetaren ondarea Edurne Azkarate, Iñaki Salvador eta Oreka Tx lako puntako sortzaileen ikuspegi garaikideagaz batu eta joandako denporen eta orainaren arteko zubi artistiko bat eregiz.
Abangoardiaren eszenan, etorkizunera begira: Ikimilikiliklik Vol.2 proiektuak jatorrizko lanaren ausardia berreskuratzen dau, Loraldia euskal sorkuntza garaikidearen erreferentetzt finkatuz eta euskal kulturearen etorkizuna irudikatuz.
AMAIA
2026/05/03 10:39
Barakaldoko BEC Arenan. |MusikeaSarrerak urriaren 14an, 12:00etatik aurrera, salgai.
'Tantas cosas que contar'. LA OREJA DE VAN GOGH
2026/05/09 11:14
Barakaldoko BEC Arenan. |MusikeaSarrerak hemen.
'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.
'Artelekun zehar. 1987-2002'.
2025/07/04 - 2026/01/11
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakArtium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Erretratua: Isabel Azkarate.
'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.
2025/07/11 - 2025/12/28
Urduñako Orduña Hiria Museoan |ErakusketakBilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.
