
'My house is your house' . CHIHARU SHIOTA
2025/05/27 - 2025/09/28
Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak
'Ile guztia begien aurrean'. EVA RAYA + SUSANA GÓMEZ GARCÍA.
2025/06/03 - 2025/06/27
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan. |ErakusketakErakusketea Foru parlamentuak eta EHUko Arte Eder Fakultadeak Leioako campusean trebatutako artista gazteei bultzadea emoteko daben akordioaren barruan dago. Eva Rayak eta Susana Gómez Garcíak alkarregaz asmau daben Ile guztia begien aurrean erakusketea egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak ikasle biek EHUko Arte Ederren Fakultadeko azkenengo Pintura Masterrean egin dituen lanen aukeraketea batzen dau.
EHUko Pintura Masterreko ikasle horreen erakusketea bagilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

XXXVIII. Pasealekuko Udal Kirol Txapelketea
2025/06/18 - 2025/08/01
Gernika-Lumon. |TxapelketakEmon izena hemen.

'Barbara Kruger: Another day. Another night'.
2025/06/23 - 2025/11/09
Bilboko Guggenheim Museoan. |ErakusketakBarbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana.
Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

Lekuz Leku 2025 - Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan.
2025/06/25 - 2025/06/28
Bilbon, Abandoibarran, La Fundición aretoan eta COAVNen. |JantzeaInformazio gehiago hemen.

Gure Zirkua Eibar
2025/06/26 - 2025/06/29
Eibarren. |Bestelakoak- Bagilak 26: 19:00.
- Bagilak 27: 19:00.
- Bagilak 28: 12:00 / 19:00.
- Bagilak 29: 19:00.
Sarrerak hemen.

XVI. Kortezarra Jaialdiko Kontzertuak
2025/06/26 - 2025/06/28
Gasteizen. |JaialdiakProgramazinoa
- Hilak 26, Artium Museoan:
- 18:30: Mississippi Queen & The Wet Dogs.
- 20:15: The Bellrays.
- Hilak 27, Virgen Blanca Jatetxean goizez eta Artium Museoan arratsaldez:
- 13:30: AC The Band.
- 18:30: Still River.
- 20:15: Anaut.
- Hilak 28, Farelina lorategian goizez eta Artium Museoan arratsaldez:
- 13:30: Trío Bravo.
- 18:30: Olharizu.
- 20:15: Sex Museum.
Kontzertu guztiak doban izango dira.
Informazino gehiago hemen.

XXI. Tolosand Blues.
2025/06/26 - 2025/06/29
Tolosan. |MusikeaEgitaraua:
Bagilak 26, eguenean:
- Ibai García Blues Project – Trianguloa plaza, 20:00.
Bagilak 27, barikuan:
Bagilak 28, zapatuan:
- Slow Times – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00.
- Susan Santos (19:00) + Shawn Pittman (22:30), Plaza Berria.
Bagilak 29, domekan:
- María Carbonell Blues Mood – Trianguloa plaza, 13:00.
- The Cinelli Brothers – Plaza Berria, 20:00.

'Artistak Egoitzan 2024/25: Eskuratze Berriak (Bilbaoarte Bildumea).'
2025/06/27 - 2025/09/07
Bilbon, URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Paselekua, 40. 48009 Bilbao). |ErakusketakProiektu honek batzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazinoan estudio-lagapeneko beka modalidadean egonaldia egin daben hamalau artisten azken produkzinoak. Danetara, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bildumara batuko diranak. Edade eta jatorri askotako artistak batuz, proiektua praktika garaikidearen azken jokera eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarria da.
Artistak
M. BENITO PÍRIZ (Durango, 1992), LEO BURGE (Londres, 1991), ANA BUSTO (Igorre, 1952), ALMUDENA CRESPO (Madrid, 1957), MIREN DOIZ (Pamplona, 1980), HODEI HERREROS (Vitoria-Gasteiz/Granada, 1997), MARTA LORENZANA (Asturias, 1987), PABLO MARTE (Cádiz, 1975), YON MATAUKO (Vitoria-Gasteiz, 1987), GABRIELE MUGURUZA (Donostia-San Sebastián, 1992), JOEY ORDOÑEZ (El Puerto de Santa María, 1985), JAVIER R. PERÉZ-CURIEL (Oviedo, 1978), MARC VIVES (Barcelona, 1975), JUDITH VOET (Bélgica, 1993).
Ordutegia:
- Martitzenetik zapatura, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
- Domeka eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00.
- Astelehenetan, zarratuta.

IX. Ondo Bizi Arte Egonaldia.
2025/06/28 - 2025/07/07
Karantzan. |JardunaldiakEgonaldia Mutur Beltzen aurreko lanari jarraipena emonez sortzen da, artzaintzea, ardia eta artilea
gai dituan diskurso barriak sortuz. Sormenean, iraunkortasunean, agroekologian eta komunidade-loturetan oinarritutako bizikidetza sortzaile modura pentsauta.
Parte-hartzaileak: Niño de Elche, Ernesto Artillo, Regina Quesada, Marie Isabelle Poirier Troyano, Patrick Fossey, Elena Fabeiro eta Mariano Gómez.
Informazino gehiago hemen.

48. Getxo Jazz - Nazinoarteko Jaialdia.
2025/07/02 - 2025/07/06
Getxon, Algortako Muxikebarrin, Algortan eta Areetan. |MusikeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Clásicos y modernos. Obras maestras de la Colección BBVA'
2025/07/04 - 2025/10/12
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakKlasikoak eta Modernoak, BBVA Bildumako maisulanak.
Ordutegia:
Astelehenetik domekara goizeko 11:00etatik 19:00retara (zarratuta egongo da garagarrilaren 25 eta 31n eta abuztuaren 15 eta 21ean).