Zemendiak 13

'Ziutateaz' lanaren 50. urteurrena gogoratzeko jardunaldia.

2026/11/13 10:00

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian). |Jardunaldiak

Liburuak 50 urte bete ditu aurten eta Euskaltzaindiak argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre egiteko jardunaldi bikotxa egingo dau zemendiaren 13an, Akademiaren egoitzan:

Goizez, Ziutateaz obrearen ezaugarriak aztertuko dira. Horretarako, Akademiaren egoitzara hurbilduko dira Joseba Sarrionandia, Irati Majuelo, Mari Jose Olaziregi eta Beñat Sarasola.

Arratsaldez, irakurraldi musikatua izango da, Bernardo Atxaga, Gari eta Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.

Jardunaldi berean, Euskaltzaindiaren Literatura Batzordeak argitaratzen dauen Galda bildumako bigarren alea aurkeztuko da.

Egitaraua

Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian):

10:00etan: Ziutateaz: uria, herria eta komunismoa (Joseba Sarrionandia).
10:30ean: Ziutate honetaz (Irati Majuelo).
12:00etan: Tiraniaren mapea (Mari Jose Olaziregi).
12:30ean: Indarkeriaren parajeak (Beñat Sarasola).
19:00etan: Ziutateaz: Geografia eta Historia (Bernardo Atxaga, Gari eta J. K. Gurrutxaga).

IZAKI GARDENAK + BIDE.

2026/11/13 .

Atarrabiako Totem Aretoan, |Musikea

Musikaldia. 'Canciones de nuestra vida'. EMILIO AZKARATE.

2026/11/13 19:00

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Musikea

Iruñaldia. X. Urteurrena. NØGEN.

2026/11/13 19:30

Iruñeko Gayarre Antzokian. |Musikea

Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.

2026/11/13 .

Bilboko Guggenheim Bilbao Museoan. |Jantzea

Cante, guitarra y baile obrea estreinauko dau Euskadin.

Marco Flores jantzaria —2018ko El Ojo Crítico de Danza saria eta 2020ko Gizonezko Dantza Interpretatzaile Onenaren Max saria— izango da jaialdiko protagonista nagusia, hitzordu bikotxagaz, klasikoa eta jondoa berrasmetako eta gaur egunera barrituta ekarteko dauen gaitasunari esker. 

'Sorgina banaiz'. Asisko Urmenetaren dokumentala.

2026/11/13 19:30

Getxon, Algortako Azebarrin. |Ikus-entzunezkoak

Proiezkinoa eta barriketaldia.

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.

2026/04/15 - 2027/05/12

Bergarako Laboratorium Museoan. |Erakusketak

Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.






Informazino gehiago hemen.

 

'Uhinak'. RA ASENSI.

2026/07/08 - 2026/12/28

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak







Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.

Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.

Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.


Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.

2026/07/21 - 2027/01/10

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.

2026/09/14 - 2026/12/14

Bilbon, Foru Liburutegian. |Ikastaroak

Ikastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen.  Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.

XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.

2026/09/14 - 2027/05/05

Bilbon. |Jantzea

Datorren urriaren 14an hasiko da XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Matrikuletako epea zabalik dago Bilbon (944210161). 
 
  • Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
  • Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
  • Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
 
Matrikulea egiteko, inskripzino fitxea bete, NAN neurriko argazki bat ekarri eta ikastaro osoaren prezioa ordaindu behar da.

'Walker'. TSAI MING-LIANG.

2026/09/18 - 2026/12/12

Donostian, Tabakaleran. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.

2026/09/19 - 2026/12/20

Hazparneko Mendeala Gelan. |Bertsolaritzea

Informazino gehiago hemen.

51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.

2026/09/25 - 2026/12/13

Gasteizen. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

Ondarearen Europako Jardunaldiak. 'Bizitza paraleloak. La memoria de las copias'.

2026/10/01 - 2026/11/29

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Erakusketan gehien nabarmentzen diran piezen artean Hildesheimeko Krateraren erreprodukzino galvanoplastikoa da nagusi, Eskulturearen Museo Nazionalak aldi baterako lagatakoa. XIX. mendeko teknika industrial barritzaile baten bidez egindako artelan hori oso baliotsua bihurtu zan jatorrizkoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren desagertu zanean eta ezinbesteko lekuko bilakatu zan bere memoria materiala eta artistikoa gordeteko.

BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.

2026/10/01 - 2026/11/26

Tolosan. |Musikea

BERTZSFER taldeak Bonberenea Live Session 4 abesti grabau ditu Bonberenea Ekintzak youtubeko kanalean ikusgai dagozanak:


BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.

'Silueta y otras historias'. IRENE KOPELMAN.

2026/10/10 - 2027/03/29

Gasteizko Artium Museoan. |Erakusketak

Aitzina Folk 2026.

2026/10/17 - 2026/11/29

|Musikea

Aurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.

Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.

Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.

Informazino gehiago hemen.