Gorka Saitua getxotarrak irabazi dau sari nagusia

Bizkaie! 2026-06-23 08:13   Euskerea berbagai

Eneko Atxa jatetxean bazkaria da Kaishop! kanpainako zozketan sari Nagusia.

Kaishop, erosi euskeraz herrian!, ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduetan euskerearen erabilerea sustatzen dauen kanpainearen barruan zozketautako sari nagusia, Eneko Atxa jatetxean bazkaria eroan dau Gorka Saituak. Zaloa Campillo zinegotziak emon deutso saria Algortako San Nikolas plazan.

Kaishop!, kanpainearen atontzaileak izandako Getxo, Gernika-Lumo, Leioa eta Txorrierriko Mankomunidadetako kaleetan 2.000 lagunek bete eben galdetegia eta horreetatik Getxon 1.312 bizilagunek, bai kaleetan ibilitako erruletearen bidez bai udalerriko Euskerearen Laguna Saltokien sareko 272 establezimenduetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu