'Eman giltza' kanpainan, zozketearen bigarren saria Getxora joan da

Bizkaie! 2026-06-22 09:30   Euskerea berbagai

Irantzu Txapartegik eroan dau.

Ekimenak euskerearen transmisinoa seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo dauen giltza dala nabarmentzen dau eta horregaitik hizkuntzearen inguruko baliabideak eskaintzeko eta zalantzak argitzeko www.emangiltza.eus webgunea jarri dau martxan familientzat.

Webgunean sartu eta galdetegia bete daben personen artean zozketautako bigarren saria, ehun euroko balioa dauen liburu eta olgeten bildumea, eroan ditu aitatutako getxotarrak.

Kanpainea hainbat mankomunidadek eta udalek atontzen dabe, horreen artean Getxokoak, udalerriko 430 familiar kanpainearen barri helarazo eutsona.

Kontuak kontu, Zaloa Campillo zinegotziak Eman giltza kanpainako zozketearen bigarren saria Irantzu Txapartegi getxotarrari emon deutso Romoko Santa Eugenia plazan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu