27.385 euro euskal kulturea sustatzeko jardueretarako
2026-06-16 11:50 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak 27.385 euro banatuko ditu.
Euskal kulturearen alde egiteko udalerriko erakundek sustatutako bost jardueraren artean. Dirulaguntza horreen helburua da euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzea, ESEP, Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan Estrategikoak jasoten dauenaren arabera.
Esangura horretan, Azebarri Kultura Alkarteak 11.760 euro jasoko ditu, euskerea eta euskal kultura-jarduerak atontzeko lokal bateko gastuetan laguntzeko. Igaz aitatutako lokalean mueta
askotako 109 ekitaldi izan ziran (antzezlanak, kontzertuak, ikastaroak, solasaldiak, bertso saioak...) eta 1.500 lagun inguruk parte hartu eben.
Egizu alkarteari 2.625 euro emongo deutsoz Udalak, bagilaren 23an San Juan suaren inguruko jarduerak atontzen laguntzeko. Egun horretan igaz atondutako udako solstizio jaian 300dik gora lagun batu ziran.
Euskeraz Kooperatiba alkarteak 6.300 euro eskuratuko ditu, Korrikaren inguruko jarduerak atontzeagaitik.
4.200 euro izango dira Euskarabentura alkartearentzat, Euskal Herriko gazteei Getxo ezagutzera emoteko jarduerak bideratzeko. Edizino guztietan bezela, aurtengoa be Getxon amaituko da, ehun gazte baino gehiagok Euskal Herri osoa oinez zeharkatu ondoren.
Azkenik, Haria Euskal Aisialdi alkarteak 2.500 euro hartuko ditu, Getxoko gazteei Euskal Herria ezagutzera emoteko jarduerak atontzen laguntzeko gastuei aurre egiten laguntzeko. Alkarteak 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat aisialdi jarduerak atontzen ditu eta nagusia izango da datorren garagarrilaren 13tik 19ra Aurrera bideratuko dauen udaleku ibiltaria, Vitoria-Gasteizetik Bermeora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
