Guraso eta umeentzako Eusfera ekimenari astebete barru ekingo jako

Bizkaie! 2026-04-30 07:40   Euskerea berbagai

Euskal Herriko 100 herri ingurutan.

Fabio Perez Lasso de la Vega, Uxue Izko Berastegi eta Jon Txarroalde Antolin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Taupa euskaltzaleen mobimentuak Eusfera ekimenaren azken zehetasunak aurkeztu ditu, gaur goizean, Bilboko Euskerearen Etxean, egindako agerraldian. Astebete eskas barru, ekingo jako ekimenari. Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da, Euskal Herriko 100 herri ingurutan. Ekimenaren helburu nagusia da umeen testuinguru linguistikoan eragitea, ume bakotxaren unibersoa euskaldunagoa izan daiten.

Ekimena bera ondo kokatzeko, Uxue Izko Berastegik Taupako kide eta ekimenaren koordinatzaileak Eusfera Taupa mobimentuaren egiteko nagusiei bide emoten deutsen ekimena dala adierazo dau: Tauparen helburu nagusia euskerearen erabilerea sendotzea eta horretarako aukerak eskaintzea da. Eta euskerea gero eta gehiago erabili daiten, ezinbestekoa dogu gizarte-aktibazinoa; testuinguru horretan sortu da Eusfera, 0 eta 12 urte bitarteko umeen gurasoak aktibetako eta, hareekaz alkarlanean, umeen inguruan euskereak presentzia gehiago izan daian, izan be, hezkuntza eragileakaz eta euskaltzaleakaz izandako hartu-emonetan kezka edo ardurea identifikau dabe: gero eta gehiago igarten da erderek umeen unibersoetan daben presentzia eta eragina handitzen doala, eskolatik kanpoko eremuetan, besteak beste, aisialdian, telebistan edo pantailen erabileran. Kezka horri erantzunez, Eusferak euskerea erabilteko baliabideak eta urratsak emoteko bideak proponiduko deutsee familiei. Ekimenak guraso guzti-guztientzat ateak zabalik izan behar dira. Umeen unibersoa euskaldunagoa izatea nahi daben guraso guztiek parte hartu leikie, euskaraz jakin ala ez.

Parte-hartzeko bide bi

Maiatzaren 7tik aurrera, familiek modu bi izango ditue ekimenean sartzeko. Alde batetik, etxean etxekoakaz egiteko misinoak edo proposamenak egongo dira. Misino horreek umeen unibersoa osotzen dagoz zortzi planetetan (ipuinen planetea, pantailena, sormenarena...) banatuta dagoz eta familia bakotxak bere ezaugarrietara egokitutako erronkak jasoko ditu Eusferaren webguneko galdetegi labur bat beteta. Misino horreek eskuragarri egongo dira Euskal Herri osoko gurasoentzat.

Beste alde batetik, Euspazioak egongo dira: herriz herri atondu eta euskeraz berba egiteko aproposak diran familientzako alkarguneak. Aisialdiari lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak izango dira, herri bakotxak bere errealidadera moldatuta. Dagoeneko Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroako eta Nafarroa Behereko 100 udalerri, auzo eta kuadrilla inguruk bat egin dabe eta atontzaileek herrietako deialdietara adi egoteko eskatu dabe: parte hartuko daben herrien zerrendea Eusferaren webgunean eta Gurasoen txokoan dago eta Euspazioen barri be bertan emongo dogu, datak hurbildu ahala, azaldu dau Izkok.

Komunidadearen eta gurasoen rola

Ekimena atontzen dabizan taldeen izenean, Getxoko Egizu euskera alkarteko Fabio Perez Lasso de la Vegak zehaztu dauenez, euskerearen erabilerea sustatzea eskolearen edo erakundeen ardurea eta komunidade osoarena be bada. Eusfera lako ekimenak beharrezkoak dirala begitantzen jaku. Ez dira soluzino magikoak baina bai bidean aurrera egiteko tresna eraginkorrak. Garrantzitsuena da mobimentua sortzen dabela, kontzientzia pizten dabela eta jentea aktibetan dabela. Gurasoek umeen erreferente nagusietakoak diranez, etxean sortzen diran ohiturek hizkuntza erabileran daben garrantziaz ohartarazo dau, ilusioa pizteko gaitasuna be badauelako ekimen honek.

Ikuspegi horregaz guztiz bat egin dau Jon Txarroalde Antolin guraso parte-hartzaileak. Arrigorriagako errealidadea oinarri hartuta nabarmendu dauenez, umeen unibersoa eskolea baino askoz zabalagoa da eta euskerea biziarazoteko sarea eregiteko preminea dago. Askotan, euskeraz gehiago eta hobeto bizi nahi dogun arren, ez dakigu zelan egin, edo trabak topetan ditugu bidean. Eusferak aukerea emoten deusku pausu bat emoteko komunidade legez, gure auzo eta herrietan.

Umeekk ikusten daben imitetan dabe eta gurasoen esku dago euskerea hizkuntza baliogarria eta naturala dala transmitidutea eredu emonez bai erabilereari jagokonean, baita hizkuntzearen aurrean
daukagun jarrerearen inguruan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu