'Euskeraz biziteko behar dan-dana' aldarrikatuko da bagilaren 13an Iruñean
2026-04-28 11:01 Euskerea berbagaiBaionan Kontseiluaren jardunaren balantzea eta kudeaketa plana onartu zituen.
Kontseiluko bazkideek diagnostikoa konpartidu dabe: azken hamarkadetan berreskurapen zikloa izan dan arren, gero eta gehiago dira euskerearen etorkizunaren gaineko ardura eta larritasuna adierazoten dituen datuak eta ikerketak, eta zaltasun horreei erantsi behar jake euskerearen bizibarritzearen kontrako atondutako oldarraldia. Batzarrean, berretsi dabete erronka barri honeen aurrean beharrezkoak dirala euskerearen aldeko saltoa bat, paradigma aldaketa bat, ofizialtasuna Euskal Herri osoan, eta zeharlerrotasuna politika publiko guztietan.
Halan da be, adierazo dabe euskerearen normalizazinoa eta bizibarritzea eraldaketa sozialeko prozesu bat dala eta, ondorioz, aurrerapausuak ez dirala soilik esparru instituzionalean erabagiko. Atondutako indar soziala eta herritarren inplikazinoa ezinbestekoak dira euskaltzaletasunaren giharra indartzeko.
Testuinguru horretan kokatzen da bagilaren 13an Iruñean Kontseilua atontzen dabilen mobilizazinoa, Euskaltzaleon Martxea. 2024an edegitako bideari jarraipena emonez, helburua da egungo larrialdi linguistikotik indarraldira igaroteko preminea gizarteratzea eta pizkunde barri baterako txinpartea izatea. Abenduan Bilbon egindako ekitaldiak diskurso hori plazaratzeko balio izan baeban, bagileko hitzordua Pizkunde barri baterako behar ditugun baldintzen aldarrikapenerako gunea izango da. Euskaltzaleok atontzeko beste urrats bat, Euskaraz biziteko behar dan-dena eskuratzeko bultzadea.
Mobilizazinoa arratsaldez egingo da, 17:00etan; hiru lekutan batuko dira herritarrak eta puntu honeetatik ekingo deutse Iruñeko kaleak beteko dituen hiru zutabeak. Zutabeetako bakotxak euskereak behar dauen Pizkunderako ezinbesteko hiru oinarrietako bana ordezkatuko dau: ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna.
Lehenengoa, euskereak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan daiala aldarrikatuko dauena: Ipar Euskal Herrian koofizialtasuna, Nafarroako euskerearen zonifikazinoa gainditu eta ofizialtasuna lurralde osora zabaltzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan oldarraldiaren ondorioz eragiten dagoan desofizializazinoaren aurrean euskerearen normalizazinoa blindauko dauen arkitektura juridiko berri bat.
Bigarrena, hizkuntza politiketan jauzi bat eragiteko asmoz erakundeak, alderdiak eta eragile sozialak interpelatuko dituena, euskararen ezagutza orokortuko duten politiken eta erabilera normalerako baldintzak sortuko dituzten neurrien alde. Eta hirugarren zutabea, euskaltzaletasunaren ekarpena aldarrikatuko duena, azpimarratuko duena egunerokoan euskaltzale gisa jokatzearen garrantzia eta euskaltzaleak alkarregaz atontzearen preminea.
Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dabe eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezia emonez. Era berean, goizean zehar Iruñeko eragile askoren eskutik kaleak girotzeko ekimenak egingo dira Alde Zaharrean. Beraz, egun osoan zehar Iruñeko kaleak euskaltzalez beteteko deia egingo da.
Kontseiluko kideek laguntzea eskatu deutsee Euskal Herri osoko eragile eta norbanako euskaltzaleei mobilizazinoaren esangurea konpartiduteko, ingurukoak mobiduarazoteko, sareetan deialdia zabaltzeko eta herritarren aktibazinoan eragiteko: bagilaren 13a mugarri izatea nahi dogu eta horretarako ezinbestekoa izango da guztion inplikazinoa adierazo dabe. Laguntzeko baliabide eta proposamen guztiak webgune honetan igoten joango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
