MintzaOn martxan Bilbon
2026-04-24 11:31 Euskerea berbagai40 talde, 271 persona eta 32 ikastetxegaz dabiz, euskerea indartzeko helburuari eutsiz.
Bilboko Udalak MintzaOn dobako udal-programea jarri dau martxan ikasleen euskerazko ahozko gaitasunari laguntzeko eta hareen erabilera ludikoa sustatzeko, eskolaz kanpoko ordutegian egiten diran alkarrizketa-saio telematikoen bidez.
MintzaOn bagilera arte egongo da martxan eta 2026-2027 ikasturtean barriro atonduko da. Oraingo edizinoa LH3 eta LH4ko ikasleentzako atondu da baina datorren ikasturtean LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei emongo jake aukerea eta ikasturte osoan zehar gauzatuko da.
Eskolatik kanpo euskerea erabilteko aukera gitxi dituen edo euskeraz egiteko aukera gehiago behar dituen ikasleei zuzendutako proiektua da. 5 eta 7 persona arteko online taldeak sortuko dira eta, arratsaldez, astean 45 minutuz, dinamizatzaile baten gidaritzapean, euskerea modu dibertigarri eta parte-hartzailean landuko da.
Lehenengo edizino honek oso harrera ona izan dau eta 40 talde dagoz martxan, 271 persona, hain zuzen be. Bilboko Udalak eskerrak emon deutsee parte hartu daben 32 ikastetxeei, programa familiei zabaltzeko ezinbestekoak izan baitira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
