Milazak espero ditue maiatzaren 10ean Senpereko urtegian
2026-04-22 10:23 Euskerea berbagaiGeroa eraikiz goiburuari eutsiz batuko dira.
Iparraldeko ikastolen aldeko jai handian, danetariko ekitaldiak atondu ditue baina helburua da Lizeo barria eregiteko babesa eta konpromisoa lortzea. Lizeo barriak geroa irudikatzen dau eta eraikiz berbeak balioan jarten dau Herri Urratsetan jasoten dan dirua zertarako erabilten dan, Ikastolak eregiteko.
Logoari jagokonez, koloretako txotxak dira protagonista, umeek txotxak erabilten dituelako beren marrazkiak irudikatzeko eta eregiteko, askotan etxeak irudikatzeko be erabilten dira. Eta logoak hori irudikatzen dau. Txotxez eregitako ikastolea, barrenean aurtengo lemea dauena.
Ganerakoan, kontzertuen atalari jagokonez, besteak beste, Anje Duhalde, Olaia Inziarte, Janus Lester, Lin Ton Taun, Niña Coyote eta Chico Torado eta La Txama egongo dira.
20 talderen proposamenek parte hartuko dabe III. Maketa Lehiaketan
Jatorri geografiko zein molde estilistiko askotako proposamenak dira. Gipuzkoakoak dira 10 proposamen, Bizkaikoak 6 dira, Nafarroakoak 2, Arabako 1 eta Lapurdi-Nafarroa Behereko beste 1. Pop-rocka da estilo nagusia, nahiz eta horreen artean badan alderik be, batzuk estilo klasikoagoetara egiten baitabe, eta besteek modu barritzaileagoetara. Badira hiruzpalau bakarlari, badira reggaea ardatza dabenakk, trikitia eta elektronikea buztartzen dituenak, baita musika klasiko zein herri musikara gerturatzen diranak bere.
2026ekoa hirugarren aldia izango dau Herri Urratsen Musika Maketa Lehiaketeak. 2024an Lakuntzako (Nafarroa) Muga Zero punk-rock taldea nagusitu zan, eta igaz, 2025ean, Karena pop eta folk-pop boskotea (Antzuola-Hernani, Gipuzkoa) subertau zan irabazle.
Maketa-proposamenak
- Bixonte Dort (Trapagaran-Romo, Bizkaia).
- Somak (Bilbo-Durango-Mungia, Bizkaia).
- Eraldatzen (Azkoitia-Gipuzkoa).
- Indigo (Senpere-Donapaleu-Donibane Garazi, Lapurdi-Nafarroa Beherea).
- 3zur (Zarautz, Gipuzkoa).
- Bafi (Donostia).
- Jonu (Galdakao, Bizkaia).
- Neu Troia (Zarautz-Donostia).
- Ur (Azkoitia, Gipuzkoa).
- Amaia Gajate (Donostia).
- Txoriburu (Arteaga-Busturia, Bizkaia).
- Markel (Astigarraga, Gipuzkoa).
- Majada (Errenteria, Gipuzkoa).
- NØT (Amurrio, Araba).
- Makusai (Izurdiaga, Nafarroa).
- Bisaiak (Iruñea).
- I6 (Elorrio, Bizkaia).
- GAR (Durango, Bizkaia).
- Azax (Azpeitia, Gipuzkoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
