51.627 euro onartu ditue euskerearen jakite mailea eta erabilera indartzeko
2026-04-21 10:18 Euskerea berbagaiInformazino gehiago: Getxo - Euskerea - Dirulaguntzak - Euskerea ikasteko dirulaguntzak.
Getxoko Udalak euskerea ikasteko, jakite mailea eta erabilera indartzeko diru-laguntzen deialdia onartu dau, beste urte batez.
Aitatu dirutza horretatik sei arlotara zuzendu ditu:
- Lehenengoa, 27.687 euro, baliabide ekonomiko nahikorik ez daben getxotarrek euskerea ikasteko.
- Bigarrena, 10.290 euro, gazteen eta umeen (6tik 15 urtera bitartean jaiotakoak, biak barne) matrikulea ordaintzeko laguntzeko.
- Hirugarrena, 1.050 euro, Udaleko eta erakunde autonomoetako langileek eta zinegotziek euskerea ikasteko.
Hiru kasu horreetarako eskaerak aurkezteko epea urriaren 12an amaituko da.
- Era berean, 4.200 euro izango dira auto, moto eta ziklomotorrerako gidabaimena atarateko azterketea euskeraz egiten daben gazteentzat.
- Beste 1.050 euro izango dira alkarteetako aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskeraz.
- Azkenik, 7.350 euro bideratuko dira, errotuluak, olanak ibilgailu komertzialetan ipinteko.
Hiruren eskaerak aurkezteko epea zemendiaren 2an amaituko da.
Diru-laguntza horreekaz batera, Udalak beste zerbitzu batzuei eutsiko deutsee euskerearen erabilerea sustatzeko, tartean, itzulpen zerbitzua, aholkularitzea, ekitaldietarako aurkezle euskaldunen zerbitzua, eta merkatariei nahiz ostalariei doban eskaintzen deutsee itzulpen eta maketazino zerbitzuak.
Eskaerak ahal dala Administrazino Elektronikoko Bulegoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Informazino gehiago: Getxo - Euskerea - Dirulaguntzak - Euskerea ikasteko dirulaguntzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
