Apirilaren 21ean, katalanaren aldeko Correllenguan parte hartuko dau AEK-KORRIKAk
2026-04-21 08:19 Euskerea berbagaiIluntzeko 19:35 aldera, Carrer de Pau Claris 113tik, Plaza Urquinaonaraino.
Bestetik, bretoierearen aldeko Ar Redadeg-en be izango dira: Nantesen, maiatzaren 16an, arratsaldeko 15:30ean. 2224. kilometroan, hain zuzen be.
Azkenik, okzitanierearen aldeko La Passem lasterketan be parte hartuko dau AEK-KORRIKAren ordezkaritza batek maiatzaren 9an.
Korrikaren Ahizpak!
KORRIKAn inspirauta, hainbat hizkuntza gitxituk antzeko egitasmoak sortu ditue, Korrikaren Ahizpak:
- Katalanaren aldeko Correllengua, apirilaren 19tik maiatzaren 5era.
- Okzitanieraren aldeko La Passem, apirilaren 30etik maiatzaren 9ra.
- Bretoieraren aldeko Ar Redadeg, maiatzaren 8tik 16ra.
Hiru Ahizpa horreek 24.KORRIKAn ibili ziran eta lekukoa be eroan eben Bilbon. Era berean, Korrikak azken jaiko -martiak 29- guneetako bat eskaini eutsen Munduko lagunei: Etxepare Gunea, Plaza Barrian kokatuta egon zana.
12. eguna: eta izango gara!
Ez ahaztu, eguaztenean, apirilaren 22an, 12. eguna: eta izango gara! ekimenaren zati bat atondu dabela, hau da, dobako eskola bat eskainiko baitabe AEKren euskaltegietan.
Maiatzaren 21ean, barriz, mintzodromoak egingo ditue hainbat herritan. Informazino gehiago hemen.
Kontuak kontu, maiatzare erdialdean, AEK-Korrikaren III. Sorkuntza Bekearen irabazlea nor izan dan jakinarazoko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
