Ordezkari getxotarrak Gurot Lehiaketako Bizkaiko finalean
2026-04-17 07:40 Euskerea berbagaiAzkorri ikastetxeko Hirukote Top-Top eta San Nikolas ikastolako Garaileak taldeak sailkatu dira.
Datorren apirilaren 24an, barikuan, Bilboko San Mames estadioan izango dan Gurot euskal galderei buruzko lehiaketearen Bizkaiko finalean parte hartzeko, martiaren 9tik apirilaren 13ra lehen fasean parte hartu eta smartwatch erlojuak irabazi ondoren.
Bizkaiko mankomunidade bik eta hiru udalerrik, tartean Getxok, sustatutako lehiaketea 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da: berebizikoa da nerabe eta gazte eremuetan euskerea aisialdian be sustatzea eta balorean jarri nahi ditugu, nabarmendu dau Gorka Mostajo Euskera zinegotziak.
Getxoko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko aplikazino interaktiboa da Gurot, gizartea, naturea, hizkuntzea, artea, kulturea, zientzia, kirola eta aisia lako arloetan erabilteko.
Sariak
- Bizkaiko finaleako lehen saria Salouko Port Aventurarako garraioa, hotela eta sarrerak astegoien baterako izango da.
- Bigarrena Madrileko Warner parkerako garraioa, hotela eta sarrerak.
- Hirugarrena Nafarroako Igantziko IrriSarri Land abentura parkerako sarrerak eta hotela.
- Laugarrena: astegoien pasa Biarritzen.
- Bostgarrena:Athletic Museoa ikusteko sarrerak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
