24. KORRIKAk itxi deuskuzan sensazino indartsuei helduta datoz
2026-04-16 08:10 Euskerea berbagaiApirilaren 22an, AEK-k hasibarrientzako ordubeteko euskera-eskolea emongo dau, doban.
Gugandik hasita, AEK-k euskerearen pizkunderako zer eskaini leiken erakutsi nahi deutsagu Euskal Herri osoari, datorren astetik hasita. Holan, datorren asteko eguaztenean, apirilaren 22an, AEKn hasibarrientzako ordubeteko euskera-eskolea eskainiko dogu, doban, Korrikaren 12. eguna izeneko ekimenaren barruan.
Maiatzaren 21ean, mintzodromoak 65 herritan
AEK-k 12. eguna: eta izango gara! izeneko ekimena iragarri eban euskerearen aldeko lasterketearen balorazinoan (martiaren 30ean): Korrikan parte hartu daben eragile guztiei konpromisoa eskatzen deutsegu, ekiteko konpromisoa. Lan horretan, besteak beste, ezinbestekoa da ordezkari politikoen ardurea, euren babes juridiko eta politikoa. Askok eroan dabe lekukoa Korrikan baina ekintza sinboliko horretatik haragoko konpromisoa eskatzen deutsegu: Korrikaren harian egindako adierazpen ederrak ekimen bihurtu daitezala, benetan sustatu deiela Euskal Herri euskalduna.
Eskaerak egiteaz batera, AEK-k berak zer gehiago egin leiken adierazo eban agerraldian: beti esan dogu ez dala nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna be garrantzitsua dala, benetako lanketea, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuakaz ekiten deutsagu lasterketeari baina ekimena bera labur geratzen jaku askotan eta horrexegaitik Korrikaren 11 egun horreetatik harago joan behar dogu eta horren harian sortu dugu -Korrikaren 12. eguna: Euskara gara eta izango gara!- izeneko ekimena. Esangura horretan, apirilaren 22an ordubeteko eskolea emongo dogu, doban, gure 100 euskaltegietan. Hasiera-mailako klaseak izango dira, oraindino euskerara hurbildu ez
diranentzat.
Beste alde batetik, maiatzaren 21ean inoiz baino euskera gehiago entzungo da gure artean: 65 mintzodromo atonduko baititu AEK-k Euskal Herrian zehar.
Informazino gehiago eta izen-emoteak hemen eta AEKren euskaltegietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
