‘Esnatu’ dinamikea aurkeztu dau UEMAk

Bizkaie! 2026-04-15 07:55   Euskerea berbagai

Egoerea aldatzeko konpromisoak hartu dituen lehen 18 eragilegaz.

Hamazortzi eragileren ordezkariak izan ditu ondoan UEMAk Esnatu dinamika aurkezteko agerraldian. Honakoak, zehatz: Maialen Otegi eta Aize Otaño AEK-ko irakaskuntza arduraduna eta AEK-ko nazino kontseiluko kideak, Ana Urkiza Bankoa Abanca finantza erakundeko euskera koordinatzailea, Elene Lopetegi Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, Arantxa Arregi Doneztebeko alkatea eta Cederna-Garalur alkarteko burua, Aitor Larraza Sakanako Mankomunidadeko buruaa eta Cederna-Garalur alkarteko buruordea, Mitxel Lakuntza eta Nere Saiz ELA sindikatuko idazkari nagusia eta Urola Kostako arduraduna, Mikel Azkune Euskadiko Futbol Federazinoko buruordea, Xabier Aldalur Euskaldendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen alkarteen konfederazinoko teknikaria, Manex Mantxola Euskalgintzako Kontseiluko koordinatzailea, Ainhoa Urien eta Oier Iurramendi Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko burua eta koordinatzailea, Itsaso Zubizarreta eta Aitor Erauzkin, Euskal Pelota Federazinoko ordezkariak, Leire Okarantza, Fagor Taldeko Gestino Sozialeko arduraduna, Igor Astibia Hekimen alkarteko zuzendaria eta Ainhoa Jauregi Hekimen Alkarteko zuzendaritzakidea, Ana Aranzibia Kutxabankeko ordezkaria, Urola-Kosta-Debaldea zonaldeko zuzendaria, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia eta Urko Aierbe LABeko euskera idazkaria, Amaia Enparan Laboral-Kutxako eremu zuzendaria, Amagoia Gurrutxaga Lanartea alkarteko kidea, eta Arkaitz Goikoetxea eta Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergo Turistikoko buruaa eta kudeatzailea.

Gaur egun bezela jarraitu ezkero, eremu euskaldunenean be euskereak atzerantz egingo dauela zehazten da ikerketetan, eta horri erantzuteko eta egoereari bueltea emoteko ardurea ardatz hartuta sortututako ekimena da Esnatu, hainbat eragileren laguntzeagaz. Era guztietako eragileak ahaldundutzea eta eremu euskaldunek bizirik iraun deien eragileen konpromisoak sustatzea da ekimenaren asmoa.

Esnatu dinamika aurkeztu dau UEMAk, arlo askotariko 18 eragileregaz batera Orioko Arraunetxen hedabideen aurrean egindako agerraldian. UEMAko lehendakari Martin Aramendigaz eta Orioko alkate Anuska Esnalegaz batera, bertan izan dira AEK, Bankoa Abanca, Bilgune Feminista, Cederna-Garalur, ELA, Euskadiko Futbol Federazioa, Euskaldendak Konfederazioa, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Pilota Federazioa, Fagor taldea, Hekimen, lKA, Kutxabank, LAB, Laboral-Kutxa, Lanartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoko ordezkariak be. UEMAk aurkeztutako ekimenak hasieratik jaso dauen babes zabalaren erakusle da lehen 18 eragileen zerrendea.

UEMAko buru Martin Aramendik azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak eta zehaztu dauenez, UEMAk arduratuta dago dau datu soziolinguistikoek arnasguneetan erakusten daben gainbehereagaz, eta arduraz bizi dau azken ikerketek hurrengo urteotarako aurreikusten daben galerea, izan be, UEMAk badaki arnasguneak eta lurgune euskaldunena giltzarriak dirala euskerarako, eta eremu horreek babestea eta sendotzea ezinbestekoa dala, euskerearen lurralde osoan eragin deien eta euskerearen bizibarritzean motor izan daitezan. Hori da zezeilean aurkeztu genduan Lurralde Estrategia euskerarako proposamenaren oinarria. Ezinbestekoa da egoereari bueltea emotea, eta ardura horretatik sortu da Esnatu dinamikea be.

Aramendik zehaztu dauenez, Bertsozale Alkartea izan da, zeozelan, ekimenaren aurrendaria: UEMAren eskariz Siadecok egindako Norantz doa euskerea? Hego Euskal Herria, 2036. Proiekzino demolinguistikoa ikerketeak aurkeztu genduan igaz, besteak beste, eremu euskaldunenaren gainbeherea aurreikusten dau ikerketak, arnasguneak ia desagertzeraino, eta horrek oihartzun handia izan eban hedabideetan. Hori ikusita, eta ondorioakaz oso kezkatuta, Bertsozale Alkarteak bilerea eskatu eutson UEMAri, eta egoereari bueltea emoteko udalerri euskaldunetan bere esku egoan guztia egiteko prest agertu zan, hartu beharreko konpromisoak hartuta. Bertsozalegaz lankidetzan egin geinken bidea aztertzen hasi ginanean, beste hainbat eragile be prest egozala jaubetu ginan, euskereak behar dauen pizkunde barriari ahal daben neurrian ekarpena egiteko gogotsu baitagoz bateko eta besteko talde, alkarte eta askotariko eragileak. Esnatu ala hil esan deuskue ikerlari, soziolinguista eta euskaltzale adituek, eta udalerri euskaldunok eta hainbat eragilek, jagokun arduratik, argi daukagu: esnatzea da gure hautua.

Ainhoa Urien

Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen izenean, Ainhoa Urien buruak berretsi dau ardura handiz jaso zituela igaz Siadecoren ikerketearen ondorioak: arnasguneen eta udalerri euskaldunen gainbeherea sintoma larria da euskerea bizibarritzerako. Galera, gainbeherea, atzera eta akabera errima sendoak dira, baina horreen aurrean guk beste batzuk aldarrikatu nahi ditugu: euskerea indarbarritzeko aukerea, pizkundearen hasierea eta konpromisoaren banderea, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendo ikusteko ostera.


Ana Urkiza Bankoa Abanca finantza erakundeko euskera koordinatzailea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu