Bilbotarrek 700.000 euroko laguntzea izango dabe euskerea ikasteko
2026-04-14 07:45 Euskerea berbagaiEskabideak apirilaren 14tik maiatzaren 5era bitartean egin daitekez hemen.
Bilboko Udalak gaur edegiko dau euskerea ikasteko laguntzak eskatzeko epea (apirilaren 14tik maiatzaren 5era arte). Dirulaguntza horreek herritar guztientzat dira eta 700.000 euroko moltsoa dago.
Baldintza honeek beteten dituenek eskatu ahal izango dabe laguntzea: erroldauta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoakaz zorrik ez izatea. Diru-poltsea agortu arte emongo dira dirulaguntzak. Holan, baldintza horreek beteten dituen bilbotar guztiek aukerea izango dabe dirulaguntza bat eskatzeko, Bilboko zein Bilbotik kanpoko homologautako edozein euskaltegitan euskera-ikastaroren bat egin izanagaitik. Diru-poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakotxari ahalik eta laguntzarik handiena emonda.
Deialdiari buruzko informazioa udalaren webgunean konsultau daiteke hemen.
Eskaerak modu bitan aurkeztu daitekez: udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.eus) edo erregistroan, herritarren arretarako bulegoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
