Gobernu Kontseiluak Euskerearen Plan Estrategikoa onartu dau
2026-04-07 07:31 Euskerea berbagaiNormalizazinoan aurrera egiteko eta erabileran salti kualitatiboa emoteko helburuei eutsiz.
Euskerearen Plan Estrategikoak lau helburu nagusi ezartzen ditu: euskerea ezagutzea, erabilera, prestigioa eta datuak. Helburu horrek 11 ardatz estrategikotan garatzen dira: euskerearen gaitasuna, euskerearen transmisinoa, atondutako aisialdia, eremu publikoa, eremu pribatua, arnasguneak eta erabilguneak, hedabideak eta ikus-entzunezkoak, ingurune digitala, etorkinak, euskerearen nazinoartekotzea eta euskereari buruzko ikerketa eta datuen garapena.
Lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ibone Bengoetxea, azpimarratu dauenez, inoiz baino euskaldun gehiago dogu, baina erronka nagusia erabileran dago. Horregaitik, plan honen helburua da ezagutzatik erabilerara salto egitea.
Jaurlaritzeak Jauzia Gara estrategia landu dau, euskerearen etorkizuna hiru bide nagusitan kokatuz: politika publikoak sendotzea, euskerea erabilteko baldintzak sortzea eta euskerearen lotura emozionala indartzea. Aurkeztutako plan estrategikoa lehen bide horretan kokatzen da eta Gobernu Programan eta Aroa marko estrategikoan ezarritako konpromisoakaz lerrokatuta dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
