Korrikalariak Bizkaian pasauko dabe eguna

Bizkaie! 2026-03-26 08:15   Euskerea berbagai

Donostian mikala persona batu ziran euskerearen alde.

Gaur, hilak 26, Korrikak Bizkaiko kostaldean pasauko dau eguna. Goizeko 09:39an hasiko da Plentzian, eta handik Sopela, Getxo, Leioa eta Erandiotik pasau ondoren, Ezkerraldeko herrietara helduko da: Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi.

Arratsaldean Meatzaldetik jarraituko dau: Ortuella, Trapagaran eta Abantotik, eta iluntzean Enkarterrira joko dau, Zalla eta Balmasedatik pasauta.

Gauean Artziniega eta Arespalditzara helduko da, eta ondoren Amurrio zeharkatuko dau. Goizaldean Bergantza eta Orozko pasau ondoren, Laudiora helduko da, Korrika Bizkaitik Arabara joango da bigarren aldiz.

Atzoko momentu onenen artean, Korrika Donostitik pasau zan eta milaka personek egin eben bat ekimenagaz. Erakundeen artean, esaterako, ondoko biak ibili ziran: Eusko Jaurlaritzea eta Etxepare Institua. Bestalde, Korrika Bizkaiara sartu zan, Ondarroatik hain zuzen be.

Ikusi Korrika zuzenean hemen

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu