Janbattitt Dirassarek lekukoa eroan dau
2026-03-25 08:15 Euskerea berbagaiGaur, hilak 25, Korrika Ondarroatik sartuko da Bizkaira (20:18).
Gaur, martiak 25, Korrikak Gipuzkoako kostaldean egingo dau bidea. Goizeko 07:43an hasiko da Donostiako Bidebietan eta handik Pasai Antxo, Oiartzun eta Donostiako hainbat auzo zeharkatuko egingo ditu: Herrera, Amara eta Antigua.
Gipuzkoako uriburuan egingo dau 24. Korrikak ekuadorra, Amaran, hain zuzen be, 11.718. lekuko-hartzean.
Eguerdian Lasarte-Oria eta Usurbildik pasau ondoren, Oriora helduko da. Arratsaldean Zarautz eta Getariatik jarraituko dau. Ondoren Zumaia eta Itziar pasauko ditu eta iluntzean Deba eta Mutrikura helduko da.
Gauean, Bizkaian sartuko da, Ondarroa eta Markina-Xemeinetik hain zuzen be, eta gauerdia pasauta Lekeition izango da. Goizaldean, barriz, Gernika-Lumora heldu eta eguna Bermeon amaituko dau.
Atzoko momentu onenen artean, Urdazubitik pasau zan lehen aldiz historian eta Janbattitt Dirassar euskal idazle eta kazetariaren lekuko hartzeak, sekulako momentua itxi eban (ikusi hemen). Bestalde, Baionatik pasau zan Korrika, upelako irudiak eskainiz.
Ikusi hemen Korrika zuzenean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
