Altsasun, lekukoa jausi eta mezua kanpora joan zan

Bizkaie! 2026-03-24 08:24   Euskerea berbagai

Ikusi hemen.

Gaur, hilak 24, Korrikak Nafarroako iparraldetik Lapurdira egingo dau bidea. Daburduko erdia baino gehiago egin dabe (1.344 kilometro goizeko 8:30ean). 

Goizeko ⏰ 08:46an abiatuko da Sunbillatik, eta handik Doneztebe, Oronoz, Irurita eta Elizondotik pasauko da, Baztan zeharkatuz. Ondoren, Urdazubi eta Zugarramurditik pasauta, Sara eta Senperera helduko da.

Arratsaldean Ezpeleta, Itsasu, Kanbo eta Larresorotik jarraituko dau bidea, eta iluntzean Uztaritze eta Lehuntzetik pasau ondoren Baionara helduko da.

Angelu eta Biarritzetik be pasatuko da, eta Arbona zeharkatu ondoren, goizaldean Donibane Lohizunera helduko da.

Gaur Korrikak Nafarroatik Lapurdira egingo dau, kostalderantz euskerearen aldeko lekukoa eroanez.

Atzoko momentu onenen artean, Pello Reparazek lekukoa eroan eban. Horrezaz gan, Altsasun, lekukoa jausi eta mezua kanpora joan zan (ikusi hemen). Bestalde, Betelun sorpresea egon zan, izan be, Gorritik, betiko lez, lekukoa ondo baino hobeto jagoten jarraitu dau. Korrikak minutu batzuk etetea merezidu izan dau.

Ikusi Korrika zuzenean hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu