EITBk laguntzaile adimentsu bat jarri dau martxan Korrika denpora errealean jarraitzeko
2026-03-24 08:01 Euskerea berbagaiNon dago Korrika momentu honetan? Zein ordutan igaroko da zure herritik?
Zein da edizino honetako goiburua? Nork sortu eban lehen Korrikaren lekukoa? Gaurtik aurrera, erantzun guztiak eskura dituzu. EITBk, Korrikaren atontzaileakaz lankidetzan, alkarrizketa-agentea jarri dau martxan, lasterketeari buruzko edozein galderari berehala erantzuteko kapaz dana: denpora errealeko kokapena, herri bakotxetik igaroteko ordutegia, goiburua, omendu dana (persona edo erakundea), abesti ofiziala eta askoz gehiago. Eta ez edizino honetakoa bakarrik: laguntzaileak aurreko edizino guztien detaileak ditu.
Zelan sartu?
WhatsApptik.
- Edegi WhatsApp zure eskuko telefonoan.
- Gehitu +34663003149 zure kontaktuen artean.
- Bialdu mezua zure galdereagaz.
- Laguntzaileak berehala erantzungo deutsu.
korrika.eus-etik edo eitb.eus-etik.
- Sartu korrika.eus edo eitb.eus atarian.
- Txata integrauta topauko dozu orrialdean: egin klik bertan eta idatzi zure galderea.
- Ez dozu erregistrau edo ezer instalau beharrik.
Zer galdetu zeinkio?
- Non dago Korrika orain?
- Zein ordutan igaroko da Bilbotik?
- Nor edo zer da aurtengo omendua?
- Zein da edizino honetako abestia?
- Zein zan 2013ko Korrikaren leloa?
- Nork sortu eban lehen Korrikaren lekukoa?
Laguntzaileak euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez ulertzen ditu galderak, eta eguneko 24 orduetan dago eskuragarri lasterketa osoan zehar.
EITBren ekimena, Korrikaren atontzaileakaz lankidetzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
