Araban dabiz Korrikalariak, Dulantzi (08:48)...

Bizkaie! 2026-03-23 08:23   Euskerea berbagai

Iluntzean Gipuzkoan sartuko da.

Atharratzen hasi zan Korrika, hilaren 19an. Kontuak kontu, 4 egun ostean, Araban dagoz orain momentuan (Dulantzi - 08:48). Handik Lautadako hainbat herritatik ibiliko dira. Agurain eta Araiatik pasau ondoren, Nafarroara sartuko da Ziordiatik, eta Altsasu zeharkatuko dau. Ondoren, Etxarri Aranatz eta Lakuntzatik pasauta, arratsaldean Irurtzun, Astitz eta Lekunberrira helduko da eta handik Betelura.

Iluntzean Gipuzkoara sartuko da: Lizartza, Ibarra eta Amasa-Villabonatik pasau ondoren, Andoainera helduko da. Gauean Urnieta, Hernani eta Astigarraga pasauko ditu eta goizaldean Oiartzun eta Irunera helduko da, Korrika Gipuzkoako kostaldera eroanez. 

Mikala Korrikalari ikusi doguz Euskal Herriko uri eta herrietan. Atzo, hilak 22, sekulako irudiak ikusi genduzan Iruñako kaleetan, euskerearen aldeko jai jentetsu konbertiduta. Edade guztietako personak batzen ditu Korrikak, kaleak emozinoz betez. Guztira, 1000 kilometro inguru egin ditue daborduko.

Ikusi zuzenean Korrika hemen.

Martiak 29ko bazkaria 

Martiaren 29an, Bizkaiko uriburura helduko da Korrika; bertan, egun osoko jaia eta egitaraua prestetan dabiz. Horregaitik, paella erraldoia egongo da 1.200 personarentzat Arriaga gunean. Bazkaltzeko ticketak online dendan erosi beharko dira, hilaren 27an baino lehen (8 euro). 

Paellarako aukera bi egongo dira: beganoa edo oilasko eta saiheskiduna. Ogia eta kafea be eskainiko dira

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu