Ipar Euskal Herrian sortutako 50 kultur nobedade, Durangoko Azokan

Bizkaie! 2024-11-25 12:44   Euskerea berbagai

32 liburu, 15 disko eta bestelako hiru produktu.

Durangoko Azokeak eta Euskerearen Kultur Erakundeak 18 urte daroez lankidetzean, azokan Ipar Euskal Herriko sorkuntza lanak sustatzeko. Aurton, uzta kulturalak 50 nobedade eroango ditu Durangoko Azokara: 32 liburu eta 15 disko, baita bestelako hiru produktu be. Ganera, 13 sortzailek egitarauko aurkezpenetan parte hartuko dabe. Baionan egindako prentsaurrekoan artista eta argitaletxeetako kideak be egon dira, uztearen barri emoten.

Euskerearen Kultur Erakundeko Marion Lastirik adierazo dau horreen bitartekaritzeari esker Ipar Euskal Herriko kultur alkarteek eta argitaletxeek laguntzinoa jasoten dabela, euren produktuak azokara eroan ahal izateko. Holan, sorkuntza horren presentzia bermatzen dabe. Nobedadeen katalogoa osotu dabe eta EKEren webgunean egongo da ikusgai.

Gerediagako Izaskun Ellakuriagak gogorarazo dau aurton kulturazaleengan jarri dala begiradea: arduratuta gagoz, ez dagoalako hartzaile nahikorik Euskal Herrian daukagun sorkuntza aberatsarentzat. Beraz, kulturazaleak aktibetako ahalegina egingo dau Durangoko Azokeak, izan be, hartzen badozu gero bueltan emon egiten dozu; kultur sistemea bizirauteko arnasa emoten dozu. Hartzea emotea da, gehitu dau aurtongo leloari erreferentzia eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu