Hemen da aurten be BIMEk eta Stereorocks klubak sustatzen daben deialdia

Bizkaie! 2024-09-25 09:15   Musikea

Euskal Herriko musika elektronikoa lantzen daben kolektibo, DJ eta produktoreei zuzenduta



Lehenengo edizino bietako erantzun bikainaren ondoren, Stereorocks Clubek, BIMEgaz alkarlanean, Euskal Herriko (EAE eta Nafarroako) musika elektronikoaren kolektiboei, DJ eta/edo produktoreei zuzendutako deialdia zabaldu dau.

Aurten nobedadea da musika elektronikoaren kolektiboei zabaltzen be zabaltzen jakela deialdia, tokiko klub eszena ikusarazo eta balioa emoteko, baita bertako artistei euren lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) eta publiko profesionalaren aurrean erakusteko aukerea eskaintzea be.

Era berean, hautatutako artistek edo kolektikoek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzeko, networking saioetan eta industriagaz lotutako gaietan ikasteko eta trebatzeko jardueretan parte hartzeko aukerea izango dabe. BIME Pro musikeagaz zuzenean edo zeharka lotutako guztian konektau, negozioak egin, ezagutzak konpartidu eta azken barrikuntzak topetako ezpazio ezin hobea da.

Hautatuek showcase formatuan joko dabe zemendiaren 1ean, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzeari esker, hautatutako artista bakotxak laguntza-poltsa bat izango dau.

Aukeraketea: 3 artista / Kolektibo 1

*Stereorockek eta BIMEk eskubidea dabe banakako 3 artista edota kolektibo bakarraren artean hautatzeko izena emon dabenen proposamenaren formatuaren arabera.

Euskal kolektibo, DJ eta produktoreentzako deialdia irailaren 9tik irailaren 25era egongo da zabalik eta izen-emoteak formulario honen bidez egin daitekez. Emon izena hemen.

Ersosi sarrerak.

Edozein duda argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu