'Go!azen' telesailaren denporaldi barria Belodromoan estreinauko da

Bizkaie! 2023-08-29 13:20   Zinemea

C. Tanganaren eta Berto Romeron telesailak be eskainiko ditue.

71. Donostia Zinemaldiaren edizinoan, Belodromoak El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailen estreinaldiak hartuko ditu, baita Go!azen telesailaren denporaldi barriaren aurkezpena be. Belodromoa Zinemaldiko aretorik handiena da, ia 3.000 ikus-entzulerentzako lekua eta 400 metro koadroko pantailea baititu.

Irailaren 29an, barikua, Go!azen telesailaren hamargarren denporaldiko lehen atala aurkeztuko dabe. Horrezaz gan, taldeko kide barriak aurkeztuko ditue, izan be, emonaldia hasi aurretik ikuskizun bat eskainiko da. Jabi Elortegik (Bermeo, 1969) eta Itziar Gómezek (Errenteria, 1964) zuzendutako gazteentzako programea da eta ETBn emon diran bederatzi denporaldietan arrakasta handia izan dau.

Bestetik, irailaren 24an, El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailak aurkeztuko ditue; lehenengoa, Alberto de Torok eta Javier Ruiz Calerak zuzentzen dabe eta, besteak beste, Berto Romero, Andreu Buenafuente, Nacho Vigalondo eta Eva Ugarte ditu protagonista; bigarrenak, C.Tangana artistearen sorkuntza-bidai personala erakusten dau, Santon Bacana, Cris Trens eta Rogelio González dira sortzaileak.

Hiru telesailen emonaldiez gan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak atondutako Kontzertua & Proiekzioa izango da Belodromoan, irailaren 23an (Zapatua), 12:00etan.

Sarrerak, hilaren 30an jarriko dira salgai hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu