Estibaliz Urresolaren 'Cuerdas' Madrilen eta Euskal Herrian

Bizkaie! 2023-01-10 10:15   Zinemea

Forqué sariaren irabazlea, Goyarako izentauta dago.

Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen bosgarren film laburraren, Cuerdas, hainbat proiekzinoa atondu ditue Madrilen eta Euskal Herrian, Goya sarien 37. edizinoaren aurretik, Fikziozko Film Labur Onenaren kategorian izentauta baitago.

Urtarrilaren 10ean, martitzenean, 20:00etan, Cuerdas proiektauko dabe Madrilgo Cines Embajadores zinema-aretoan (Glorieta Sta. María de la Cabeza, 5) Estibaliz Urresolak parte hartuko dauen saioan Memoria (Nerea Barros, 2021) be ikusi ahal izango da, dokumental labur onenaren Goya sarirako hautagaia. Sartzea doban da edukierea bete arte. Horrezaz gan, eguenean, hilaren 12an, Madrileko Zine Akademiaren egoitzan be erakutsiko dabe Cuerdas (Zurbano kalea, 3) arratsaldeko 18:00retan. Proiekzino bietarako asistentzia baieztatu daiteke info@garizafilms.com helbidera mezu bat bialduta.

Cuerdas laster ikusi ahal izango da Euskadin. Bilbon, Golem Alondiga zinema-aretoetan (Arriquibar plaza, 4) barikuan, hilak 13, 18:30ean, saio berezia hartuko dau Goyasetarako izentautako hainbat euskal film labur tartean izango dirala: String, Loop (Pablo Polledri, 2020; Animazinozko Film Labur Onenerako izentautakoa) eta Maldita programau ditute. A Love Song to Sarajevo (Raúl de la Fuente eta Amaia Remírez, 2022; dokumental labur onenaren izentapena),

Kresala Zineklubak atondu dau, 17rako, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Cines Trueban (Secundino Esnaola, 2) Estibaliz Urresolaren aurkezpena eta barriketaldia izango dituan saioa eta bertan, Cuerda filmaz gan, Arkitektura emocional 1959 (León Siminiani, 2022; Fikziozko Film Labur Onenaren atalean Goyarako izentautakoa) eta Harta (Júlia de Paz Solvas, 2021) proiektauko ditue.

Cuerdas Bilbon be ikusi ahal izango da urtarrilaren 18an, 18:30ean, Bilborock Aretoan (Mesedetako KaiA, 1) FeministAlde-ren esparruan atondutako saioan. Bertan, mahai-ingurua be egingo da Estibaliz Urresola eta Meatzaldea Bizirik eta Sukar Horiak kolektiboetako ordezkariak bertan dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu