Ikus-entzunezko Produktoreen III. Topaketea

Bizkaie! 2022-02-11 08:30   Zinemea

Zinema Zubiak programearen barruan.

Zinema Zubiak programea Akitania Barriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko hartu-emonak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatu eta dinamizetako sortu zan eta haren III. topaketea egingo dau martiaren 17an Iruñeko Punto de Vista zinema festibalaren barruan.

Zukugailua, NAPAR eta Ibaia Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Alkartea alkarteek koordinetan dabe, Euroeskualdea osotzen daben hiru lurraldeen ordezkari legez. Iruñeko hitzorduagaz, zemendian Bilboko Zinebi Jaialdian (2. edizinoa) eta irailean Donostiako Zinemaldian (1. edizinoa) egindako topaketei jarraipena emoten deutse.

Jardunaldia NaparDocs ekimenagaz hasiko da, urtero Punto de Vistaren barruan NAPARek atontzen dauen ekimena; bertan, gidoi eta zuzendaritzeari, produkzino zein banaketeari buruzko hiru mahai-inguru izango dira, profesionalen arteko eztabaidarako gunea sortuz. Festibalak gonbidautako pertsonek moderauko ditue eta datozen egunetan iragarriko dira.

Hiru berbaldi horreek ardatz, NaparDocs-ek esperientziak trukatzeko, gure prestakuntzea aberasteko eta kezkak, sormen-uneak eta danon erronka konpartiduteko aukerea emoten deusku beste profesional batzuekaz loturak sortzeko.

Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, networking saioa hasiko da. Banakako bilkura profesionalen bidez, jarduera honen helburua da ikus-entzunezko lankidetzea eta koprodukzinoa sustatzea, holan Pirinioen alde bietan mugaz gaindiko zubiak sortuz, Zinema Zubiak proiektuaren izenak adierazoten dauen bezela.

Topaketa honeetan parte hartzeko formularioa bete behar da martiaren 3a baino lehen. 

Izena emoteko epea amaitu ondoren, datu horreek gainerako parte-hartzaileakaz batera konpartiduko dira, bilerak ezarritako ordutegiaren barruan atondu deiezan; bilera horreek bertaratutakoen artean kudeatuko dira eta agendea osotzen joan beharko dabe.


Ikus-entzunezko Produktoreen III. Topaketea

Martiaren 17an, Iruñako Baluarteko Luneta Aretoan.

Egitaraua

9:00 Akreditazinoa.

9:30-14:00 Napardocs.

Zinemeari buruzko mahai-inguruak.

14:30 Bazkaria.

16:30-18:30 Speed meeting hitzordu profesionalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu