Bilbon, apirilaren 19an zabalduko dabe euskerea ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea
2021-04-19 08:43 Euskerea berbagaiEskaerak maiatzaren 21era arte aurkeztu daitekez.
Bilboko Udalaren laguntzok gurasoek, aisialdiko begiraleek, ume eta gazte kiroleko begiraleek eta deialdian ezarritako mugea gainditzen ez daben errentak jasoten dituen familia-unidadeetako kideek eskatu ahal izango ditue. Ezinbestekoa da Bilbon erroldauta egotea eta 2020-2021 ikasturtean euskera ikastaroak jaso izana.
Deialdiaren helburua da umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisinoan eragin handiena daben kolektiboen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta euskara komunikazio-hizkuntza izan dadila bilbotarren eguneroko ekintzetan.
Eskaerak maiatzaren 21era arte aurkeztu daitekez, Bilboko Udalaren webgunean, Udalaren Erregistro Orokorrera eskaera posta ziurtatuaren bidez bialduta edo aurrez aurre, Erregistro Orokorrean eta Herritarrei Arretea emoteko Udal Zentroetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Deialdiaren diru-zenbatekoa 210.000 euro da eta helburua ume eta gazteen arteko hizkuntza-transmisinoan eragin handieneko kolektiboen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta euskerea komunikazino-hizkuntza izan daitela bilbotarren eguneroko ekintzetan. Beraz, laguntzok honako honeek eskatu ahal izango ditue: gurasoek edo 2007tik aurrera jaiotako edade txikikoen tutoreek, aisialdiko begiraleek, ume eta gazte kiroleko begiraleek eta deialdian ezarritako mugea gainditzen ez daben familia-unidadeetako kideek.
Eskariak maiatzaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira erregistroan. Bilboko Udalak gomendatzen dau ahal bada on line aurkeztea eskabidea, www.bilbao.eus udal webgunean BakQ sistemea erabiliz be aurkeztu ahal izango dute webgunearen bidez. Posta ziurtatuz be aurkez daiteke, erregistro orokorrera zuzenduta (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12, beheko pisua, 48007 Bilbo), edo aurrez aurre be bai, aldez aurretik hitzordua eskatuta, oso modu errazean, webgunean bertan edo, bestela, telefono honetara deituz: 010/94 4 010 010.
Aurreko ikasturtean, 218 pertsonak jaso zuten dirulaguntza ekonomiko hau; gehienak gurasoak ziren. Euskara ikasteko laguntza ematea Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren helburuetako bat da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!