Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak, bertan behera

Bizkaie! 2020-05-19 09:45   Euskerea berbagai

Urte amaieran ordezko jardueraren bat egiteko asmoa dau UEMAk.

Igazko topaketetako parte-hartzaileak, Usurbilen (argazkia: UEMA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bagilaren 29tik garagarrilaren 5era, udalerri euskaldunetan bizi diran hainbat gazte Zumaiatik Lekeitiorako udaleku ibiltaria egitekoak izan dira, UEMAk antolatzen dituan urteroko topaketetan. Covid-19ak eragindako osasun egoerea dala eta, mankomunidadeak erabagi dau jarduera hori bertan behera ixtea. Zezeilaren 19an zabaldu eben izena emoteko epea, eta jente ugari apuntau zanez zozketea egin behar izan eben 50 plazak emoteko.

Hezkuntza araututik kanpo be gazteak euskerearen inguruan sensibilizetea giltzarria dalakoan, topaketak bertan behera itxi behar izatea kolpe gogorra izan dala nabarmendu dau UEMAko hezkuntza arduradun Jokin Urangak. Ingurune euskaldun-euskaldunetako gazteen artean be kontzientziazinoa ezinbestekoa dala uste dabe mankomunidadekoek, eta zeregin horretan tresna garrantzitsuena dira udako topaketok, aisialdiaren eremuan.

2020ko udan topaketarik ez danez egongo, formatua pixka bat aldatuta eta unean uneko beharretara egokitutako beste topaketa batzuk antolatu nahi ditu UEMAk, udakoen ordez. Seguruenez gabonetan egingo ditue, osasun egoereak horretarako modua emoten badau. Oraingoz, aukera hori aztertzen dabiz.

Euskeraz berba egiteko orduan inertziatik kontzientziara pasetako asmoz, 2017an antolatu eban UEMAk gazteen lehenengo topaketea, Orion. Asteburu bakarreko egonaldia izan zan, baina tailerrak eta bestelako jarduerak lantzeko denpora gehiago behar zalakoan, udalekuak atondu zituan hurrengo urtean, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Igaz barriro aldatu eben formatua, topaketa ibiltari bihurtuta. Aurten formatuari eutsi deutsie, baina azkenean ezin izango da egin.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu