Artistak hur izatea eskertzen dau Azokako publikoak

Bizkaie! 2019-12-08 13:43   Euskerea berbagai

Argitaletxe gehienak pozik dagoz egindako salmentakaz.

Azokea domekan; jenteak egun guztietan bete dau Landako | Ikusi handiago | Argazki originala

Durangoko Azokearen 54. edizinoa amaitzear da, eta argitaletxe, diskoetxe zein ganerako eragileak balantzea egiten hasi dira. Bakotxak bere eretxia dauka, baina gehienak pozik dagoz saldutakoagaz. Jente asko ibili dala be nabarmendu dabe. 

Pamiela argitaletxean, esate baterako, aurten oso ondo ibili dirala dinoe, helduen zein umeen liburuak publikoaren gustukoak izan dira, itxuraz. Duda barik, Bernardo Atxagaren eta Joseba Sarrionandiaren lan barriek tiratu dabe salmentetatik, aurreikustekoa zan legez. Baina umeen alorreko Etxe honetan album ilustradua be asko saldu da.

Musikeari jagokonez, Elkar da erakusmahai gehien dituana. Halandabe, diskoetxe horretako ordezkariek esan dabe, katalogoko ehundazak lanen artean bi nabarmendu dirala: Eñaut Elorrietaren eta Ruper Ordorikaren diskoak. Salmenta aldetik, pozik dagoz Elkarrekoak, baina aurreko urteakaz ez dabe alde handirik igarri, ez onerako ez txarrerako.

Azken urteotako jokera baten barri emon deuskue Elkarrekoek: Jenteak gero eta gehiago baloretan ditu hurrekotasuna eta berehalakotasuna. Hortaz, Durangoko Azokea giltzarria da publikoagana heltzeko, hurrekotasuna zein berehalakotasuna eskaintzen dituan hitzordua dan ezkero.

Artistak hur izatea zenbateraino dan inportantea erakusteko, datu bat emon dabe Elkar diskoetxekoek: Musikari bat diskoak sinatzen dagoan momentuan, erakusmahaian, haren produktuak askoz gehiago saltzen dira, eta jokera hori gero eta nabarmenagoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu