Eguraldia eta naturea, Pello Zabalaren eskutik
2019-12-08 13:19 Euskerea berbagaiOrain dala 20 urteko argitalpena publiko modernoarentzat egokitu dau.
Pello Zabala Arantzazuko frailea da, Euskal Herrian, naturearen eta eguraldiaren arteko loturea gehien aztertu dauenetako bat. Antxinako sinismenak, esaera zaharrak zein gaur egungo jakintzea jorratzen ditu. Hartara, ez da harritzekoa bere liburuak arrakastatsuak izatea edade guztietako publikoaren artean.
Durangoko Azokea aprobetxauta, Natura labur mintzo liburua (Alberdania) plazaratu dau, orain dala hogei bat urte idatzitakoaren edizino gaurkotua. Laburtu egin dau edukia, gazteak gogoan, lehengo patxadarik ez daukiela uste dauelako Zabalak.
Ganera, eduki batzuk kendu ditu, gaur egungo munduan lekurik ez daukielakoan. Internetek eta teknologia barriek zeharo aldatu dabe eguraldi iragarpenak egiteko eta jasoteko modua, hortaz, orain dala hamarkada bi balio handikoak ziran datu edo jakingarri batzuk sobran dagoz orain.
Esaeren atala be txikituta dator, egun bakotxeko gitxiago sartu ditu, eta euskerazkoak ez diranak be ez dira agiri argitalpenean. Dana dala, edukiz egokitu egin dan arren, ez da pentsau behar Natura labur mintzo liburu mehea danik, informazino ugari batzen ditu eta.
Pello Zabalaren arabera, batez be, erraztu egin dau liburua, ez daiten astunegia izan. Irakurleek bertan topauko dabe natureak zenbateraino moldatzen gaituen, autorearen esanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!