'Gertu'

Bizkaie! 2019-06-03 08:20   Euskerea berbagai

Araba Euskeraz, bagilaren 16an, Armentian.

Steamboat Jazz Band taldeko Koldo Martinez de Lukok eta Adrian Royok egin dabe kantua eta Antton Aranburuk jarri ditu berbak. Armentia ikastolako ikasleak dira bideoklipeko protagonistak. 

Gertu
:

Erein, erna eta hazi,
gero fruitua eman...
Hori dio Gure ikastolaren 25. urteurreneko kantak.
Erein - 
Hazia erein zen orain dela 25 urte
Erna - 
Kostata, baina hazi horrek lortu zuen ernetzea

Hazi - 
Urte hauetan zuhaitza ederto hazi da
Eta gero zer?
Fruitua eman
Zuhaitza hasi da fruitua ematen. Ikastola heldutasunera iritsi da. Ateak eta leihoak irekitzeko garaia
da, gu kanpora atera eta kanpotik aire berria barrura sartu dadin.

Gertu egon nahi dugu.
Gasteiztik gertu, gasteiztarrengandik gertu
Eta gertu gaude gertu egoteko. - Estamos preparados para estar cerca.
Hori da gure helburua datorren urteko Araba Euskarazi begira, GERTU EGOTEA, eta hori izango da
gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute
geziek.
 

Gerturatu zaitezte denok.
Gonbidatuta zaudete.
Gerturatu eta ea zer gertatzen den...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu