'Gertu', 2019ko Araba Euskerazen leloa

Bizkaie! 2018-10-11 09:27   Euskerea berbagai

Armentia Ikastoleak antolatuko dau jaia, bagilaren 16an.

Erakundeetako eta ikastolako ordezkariak, Gasteizen, 2019ko Araba Euskaraz aurkezteko ekitaldian (argazkia: Arabako Foru Aldundia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ikastolen aldeko jai batzuek, batez be Kilometroak-ek, egin daben moduan, Araba Euskeraz be urte osoko egitasmo bihurtzeko pausuak egin gura ditue Arabako ikastolek. Holan iragarri dabe 2019ko edizinoa aurkezteko ekitaldian. Dana dala, egun nagusi bat izaten segiduko dau, eta 2019koa bagilaren 16an egingo dabe. Gasteizko Armentiak hartuko dau jaia, hango ikastoleak antolatuta.

Liher Larrea ikastolako lehendakariak azaldu dauenez, hur eta prest dagozala adierazo nahi dabe edizino honetan. Hartara, horreek esangura biak dituan Gertu berbea izango da 2019ko Araba Euskerazen leloa. Gasteizko eragileakandik eta euskaldunakandik gertu egongo dira; uria euskalduntzeko, lanerako eta emoteko gertu.

Armentia Ikastolea sendotzea eta etorkizuneko proiektua oinarritzeko indarra hartzea izango da jaiaren helburua. 25 urte bete ditu ikastoleak, eta, gaur egun, 1.200 bat ikasle ditu. Armentiakoek 2006an antolatu eben azken aldiz Araba Euskaraz.

Jaia urte osora zabaltzeko asmo horren barruan, Araba Euskerazegaz lotutako jarduera kulturalak zemendian bertan hasiko dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Bagilera bitarteko egitarau zabala atonduko dabe, Gasteizen ez eze, Araba osoan eragin nahian, izan be, Arabako euskalgintzearentzat bereziak izango dira hurrengo hileak: Euskaraldia lehenengo, udabarrian Korrika amaituko da han eta, azkenik, uda aurretxuan, Araba Euskeraz Armentian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu