Zinemearen Jaia gaurtik eguaztenera

Bizkaie! 2018-05-07 10:16   Zinemea

Sarrerak 2,90 euroan erosi ahal izango dira.

Zinemearen Jaia bueltan da, urtero udagoienean eta udabarrian egiten dan egitasmoak hamaulagarren edizinoa dau oraingoa. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema-aretoetako sarrerek 2,90 euroko prezioa izango dabe gaur, hilak 7, bihar eta etzi.

Antolatzaileek iragarri dabenez, sarrerak prezio murriztuan lortzeko, aurreko edizinoetan egin daben moduan egin ahal izango da aurten be, hau da, ikusleek akreditazinoa bete beharko dabe Zinemearen Jaiaren webgunean. Hamalau urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek izan ezik, honeek ez dabe akreditazinorik bete beharko deskontua eskuratzeko.

Sarrerak erosteko hiru bide egongo dira: zinema-aretoko txarteldegietan bertan, kutxazainetan eta internet bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu