Huhezinemak hamar finalistak aukeratu ditu
2018-02-27 08:59 ZinemeaEuskal Herrian egindako film laburren jaialdia martiaren 21etik 23ra izango da.
Antolatzaileek azaldu dabenez, pilo bat lan jaso ditue, era askotakoak: Eskarmentuzko zuzendarien lanak eta hasibarrienak, emakumezko zein gizonezkoenak, fikzinozko filmak, dokumentalak, berba bakoak, animazinozko lan bat be bai... gatx egin jake Huhezinemaren Sail Ofizialean parte hartuko dabenak aukeratzea. Azkenean, honeek ikusi ahal izango dira Aretxabaletan antolatutako emonaldietan:
Lisbeth (Aitor Bereziartua) 13’ 52’’
Kreba (Oier Fuentes) 11’ 31’’
Tarde para el recreo (Pablo Malo) 21’ 24’’
Versus (Demetrio Elorz) 8’ 32’’
La Petite Mort (Ana Gonzalez Telleria eta Andrea Landaluce Florido) 4’ 23’’
Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban) 20’ 35’’
Plagan (Koldo Almandoz) 9’ 58’’
Areka (Atxur Animazino Taldea) 6’ 35’’
Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo) 15’
Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola) 14’
Saio nagusia martiaren 23koa izango da, Aretxabaletako Arkupe zinema-aretoan: Pelikula finalista guztiak proiektauko ditue eta, ondoren, sariak banatzeko ekitaldia etorriko da. Hamar finalistetako bakotxari 200 euro, Goiena Saria (1.000 euro euskerazko film onenari), Vertigo Saria (400 euro), Ikusleen Saria (300 euro) eta Mundukide Saria (700 euro) Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituan film labur onenari).
Epaimahaiaren barri be emon dabe Huhezinemako arduradunek; aurten, sorkuntzearen eta zinemearen munduagaz lotutako hiru aditu aukeratu ditue: Maider Fernandez Iriarte hezitzaile eta zinemagilea, Aitor Arenas Suso zuzendari eta produktorea eta Edurne Azkarate aktorea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!