Adina Pintilieren 'Touch Me Not' filmak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza

Bizkaie! 2018-02-26 10:44   Zinemea

Zidarrezko Hartza Malgorzata Szumowska poloniarraren Twarz lanak eroan dau.

Adina Pintiliek Urrezko Hartza jaso eban | Ikusi handiago | Argazki originala

Txalo zaparrada baten artean hartu eban Adina Pintilie zuzendariak film onenaren Urrezko Hartza Berlinale jaialdian. Touch Me Not pelikuleagaitik eskuratu eban saria, bere lehenengo lan luzea da honakoa eta aurretik opera prima onenaren saria be jaso eban zinemagile errumaniarrak.

Pintilie ez zan izan saria irabazi eban emakume zuzendari bakarra, film onenaren Zidarrezko Hartza Malgorzata Szumowska zinemagile poloniarrak eroan eban eta, Twarz pelikuleagaz.

Zuzendari onenaren Zidarrezko Hartza, ostera, zinemagile estadubatuar batek irabazi eban, Wes Andersonek, Isle of Dogs animazinozko lanagaitik. Film hau izan zan, hain zuzen be, aurtengo Berlinale edegi ebana pasa dan zezeilaren 15ean. Zuzendariaren izenean, Bill Murray aktoreak hartu eban saria.

Marcelo Martinessi zuzendari paraguaiarraren Las Herederas filmak Alfres Bauerren Zidarrezko Hartza irabazi eban eta Ana Brunek be pelikula honetan egindako lanagaitik emakumezko aktore onenaren Zidarrezko Hartza eskuratu eban. Gizonezkoarena, barriz, Anthony Bajon aktore frantziarrak hartu eban, La prière filmean egindako lanagaitik.

Azken buruan, dokumental onenaren saria Ruth Beckmannen Waldheims Walzer lanak eskuratu eban eta film onenaren Urrezko Hartza Ines Moldavskyk eroan eban The Men Behind the Wall lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu