Gizazinea ekimena egingo dabe Bilboko Ibaiondo barrutian, beste gizarte errealidade batzuk erakusteko

Bizkaie! 2016-03-03 09:38   jardunaldiak

Martiaren 19ra arte, ikus-entzunezkoak, berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak egongo dira Bilboko Ibaiondo barrutiko auzoetan, Gizazinea ekimenaren aurtengo edizinoaren barruan. Caostica alkarteagaz batera, Bilboko Udalak antolatzen dau Gizazinea, beste gizarte errealidade batzuk uriko auzotarrei erakusteko.

Martiaren 19ra arte, ikus-entzunezkoak, berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak egongo dira Bilboko Ibaiondo barrutiko auzoetan, Gizazinea ekimenaren aurtengo edizinoaren barruan. Caostica alkarteagaz batera, Bilboko Udalak antolatzen dau Gizazinea, beste gizarte errealidade batzuk uriko auzotarrei erakusteko.

Gogoetea, alkarrizketea eta tolerantzia bultzatzeko asmoz antolatzen da Gizazinea. Artearen eta ikus-entzunezko sormenaren bidez, hezkuntzeagaz eta giza eskubideakaz lotutako baloreak zabaldu nahi ditue antolatzaileek. Besteak beste, nazinoarteko gatazkak, emakumeen egoerea, umeen eskubideak eta pobrezia lantzen dira.

Gizazinearen egitaraua, modu ofizialean behinik behin, martiaren 3an da hastekoa, baina erakusketa batzuk zabalik dagoz aurretik be. Esate baterako, San Frantziskoko liburutegian Emakumezko idazleak Islamean eta Begira iezadazu ondo izeneko erakusketak ipini ditue.

Zinemeari jagokonez, aurtengo Gizazineako programazino nagusia martiaren 9an hasiko da. Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdiagaz alkarlanean preparau dabe egitaraua. Donostian saria jaso daben filmak emongo dira San Frantziskon.

Era berean, Fernando Leon de Aranoak zuzendutako Un dia perfecto, aurten Goya saria irabazitakoa, proiektauko dabe Bilborock aretoan, martiaren 11n. Zinebin parte hartu daben euskerazko filmak Hika Ateneoan emongo ditue hilaren 12an eta ikus-entzunezkoakaz lotutako beste saio asko be iragarri ditue.

Egitaraua biribiltzeko, martiaren 19an, Gizazinea amaitzeko jaialdia egingo dabe, Hika Ateneoan. Kontzertuak egongo dira, Anai-Arreabak eta DJ Eneko Yanizen eskutik. Gizazineako jarduera guztiak dobakoak dira eta sartzea libre da leku guztiak bete arte. Programazino zehatzagoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu